Agenda

03 Geltokia – Hazkundea: go to market
29/10/2026

GOsare: Kontroletik irteten ari da AA? Eragina, azpiegitura kritikoak eta gizateriaren etorkizuna

Jardunaldi honetan, Mikel Díaz de Arcaya eta Yeray Martín, adimen artifizialean eta zibersegurtasunean adituak, startupen artean sortzen diren zalantza eta gai ohikoenei buruz arituko dira. Elkarrizketa praktiko baten bidez, eta norberaren esperientzietan oinarrituta, AA erabiltzerako orduan dauden kalteberatasun handiak identifikatuko dituzte, eta egungo egoerara egokitutako ibilbide-orri bat egingo dute.

Gainera, startup parte-hartzaileek beren esperientzia kontatzeko eta beste ekintzaile batzuekin konektatzeko aukera ere izango dute, minutu 1etik 2ra bitarteko aurkezpen laburren bidez.
Programa:
  • 09:30 Ongi etorria
  • 09:35 Adituen elkarrizketa: Kontroletik irteten ari da AA?
    • Mikel Diaz de Arcaya – Nartein
    • Yeray Martín – ADscan
  • 10:00 Startup Showcase
  • 10:30 Gosari & Networking