Agenda

Enpresetako kostuen azterketa: orduko kostutik prezioak finkatzeko tekniketara
14/03/2024
Itun berdearen eta “Emakume ekintzaile eta enpresaburuak” sarearen merkataritza-topaketa
25/03/2024

Marka epikoa, brandingaren boterea

Ostegun ekintzaileak KABIA komunitateko prestakuntza-topaketa beroak dira. Landa- eta itsasertz-eremuko edo elikaduraren eta basogintzaren balio-kateko ekintzaileen artean komunitatea sortzeko espazio berri bat, HAZI Fundazioak bultzatutako lankidetzaren bidez proiektuak eta pertsonak lagundu, sortu, hazi eta sendotzeko xedea duena. Topaketa honetan markaren aktibo ukiezin garrantzitsuenetako bat landuko dugu, Gemma Fillol adituaren eskutik, Sé É.P.I.C.A. liburuaren egilea. (Zenith, Planeta) – Eraiki zure marka pertsonala eta esnatu zure baitan dagoen liderra, milaka pertsonari bere berezitasunetik arrastoa uzten lagundu diena. MARKA EPIKOA: EMOZIOAREN BIDEZ ZURE BEREIZKETA INDARTZEN DU Gemma Fillolekin. É.P.I.C.A. metodologiaren bidez, zure markak zure entzuleak erakartzeko eta konektatzeko eta gainerakoak uxatzeko duen ahalmena deskubrituko duzu. Eta memorabilitatearen hizkuntza menderatuko duzu, zure hurrengo ideia handiak: inpaktua, garrantzia eta inspirazioa izan dezan. Zer landuko dugu topaketa honetan? • Pertsona gogoangarriak eta ideia itsaskorrak egiten dituen metodo sekuentziala ezagutuko duzu. • Zelan indartu zure berezitasuna eta konexioak bizkortu emozioaren bidez. • Zelan zure irudimena negozio-aukera berriak sortzeko indartu. • Zelan jabetu zure marka pertsonalaren botereaz eta nola eboluzionatzen duen zurekin argi-uneetan – baina, batez ere, iluntasun eta erorketa uneetan –. Zure proiektua paregabea da eta epikoa egingo dugu!