Agenda

Merkataritza elektronikorako marketina: nola landu gure Ads estrategia
09/03/2021
Merkataritza elektronikorako marketina: nola definitu eta ebaluatu gure SEO estrategia
09/03/2021

Hobetu zure merkataritza elektronikoaren bihurketa, CRO metodologia bati esker

Trafikoa erakartzeko egiten dugun inbertsioa optimizatu nahi badugu, funtsezkoa izango da gure webguneak ondo erantzutea. Bihurketa-tasaren optimizazioa (CRO) gure webgunean nahi den ekintza egiten duten bisitarien ehunekoa handitzeko prozesu sistematikoa da, dela inprimaki bat osatzea, dela baliabide bat kontsumitzea, dela bezero bihurtzea. CRO prozesuak erabiltzaileak gure webgunearen bidez nola mugitzen diren, zer ekintza hartzen dituzten eta helburuak betetzea zerk eragozten dien ulertzea eskatzen du.

Jardunaldi honetan ikusiko dugu nola ezarri gure lan-prozesuan CRO (Conversion Rate Optimization) metodologia bat. CRO metodologiak lagunduko digu gure proiektu digitala errentagarriagoa egiten iterazio txiki batzuei esker. Iterazio horiek testatu eta aztertu egingo ditugu.

Merkataritza elektronikoaren testuinguruan, aztertuko dugu webgune bateko zein orri eta elementu diren erabakigarriak, eta etorkizunean hipotesi berriak egiten lagunduko diguten adibide batzuk ikusiko ditugu.

Edorta Ramírezek emango du saio hori. UX/UI esparruan espezializatutako diseinatzaile grafikoa da. Gaur egun, LIN3S agentzia digitaleko produktu digitalen diseinatzailea da.

Jardunaldi hau ZOOM bideokonferentzia-plataformaren bidez emango da online.
Edukiera mugatua.