Agenda

KafeSarean – Profesionalen eta enpresetako arduradunen topalekua
June 12, 2019
Enpresa txikirako kudeaketa estrategikoa
July 5, 2019

Iniziaraba at CERN – CBI@Basque Country University Araba Campus

Deialdi honen bidez ikasleak aukeratu nahi dira, UPV/EHUko Arabako Campusean matrikulatuta daudenen artetik edota bizilekua Gasteizen izanda UPV/EHUko beste campusetan matrikulatuta daudenen artetik, parte har dezaten Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluaren (CERN) “Challenge-Based Innovation” programan.

Helburuak

Deialdi honen helburuak honako hauek dira:

  • Sinergiak ezartzea unibertsitateko kideen eta Genevan (Suitza) kokatutako Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluko (CERN) kide zientifikoen artean.
  • Ikasleentzako prestakuntza jarduerak antolatzea, tresnak eskainiko dituztenak garapen jasangarrirako helburuetan eragin positiboa izango duten ideiak eta proiektuak sortzeko.
  • Ekintzailetza ideia eta proiektu berritzaileak lantzea, irtenbide teknologikoak eskainiko dituztenak transferitzeko gizarteari zientziaren aurkikuntzak eta ebazteko garapen jasangarrirako helburuei lotutako erronkak, alderdi sozialak eta teknologia elkarrekin lotuko dituzten tokiak eraiki ahal izateko etorkizunean.