Agenda

Enpresa sendotzeko programa. Pertsonak eta antolaketa
18/10/2021
Nola jakin nire negozio-ideia bideragarria ote den
21/10/2021

Itun Berdeko X. Enpresen Topaketa

Datorren azaroaren 18an, Itun Berdeko Enpresen X. Topaketa egingo da Europa Jauregian. Hitzordu saihestezina beren jardueran ingurumen-jasangarritasuna gehitzen duten enpresa guztientzat. Aurten, Nicola Cerantolak Nazio Batuetarako produktuen, zerbitzuen eta negozio-ereduen diseinu zirkularrean nazioarteko aditu denak inspirazio-hitzaldi bat emango du. Hitzaldi horretan, ekonomia zirkularraren trakzio-une historiko honetan Europako Green Deal bezalako tresnek enpresei eskaintzen dizkien aukerei buruz hitz egingo du.

Topaketa horretan bertan, Itun Berdearen VI. eta VII. Sariak irabazi dituzten enpresen berri emango da. Sari horiek enpresa hautagaien ingurumen-konpromisoaren aintzatespena dira.

Programa

  • 18:45. Bertaratutakoen harrera eta ongietorria.
  • 19:00. Topaketaren inaugurazio ofiziala.
  • 19:15. Ingurumen jardunbide egokien 2020ko VI. Itun Berdea Sariak ematea.
  • 19:30. Nicola Cerantolaren hitzaldia: Eredu birsortzaile baterantz: Ekonomia zirkularreranzko aldaketa gaituz“.
  • 20:00. Ingurumen jardunbide egokien 2021ko VII. Itun Berdea Sariak ematea.
  • 20:30. Jardunaldiaren amaiera eta koktela.

Hizlaria

Nicola Cerantola

Industria-ingeniaria, Ecologing aholkularitza-enpresaren sortzailea eta arduraduna. Ecocanvas negozio-eredu zirkularren prototipoak egiteko metodologiaren sortzailea, Diseinu Iraunkorreko, Ekintzailetzako eta Ekonomia Zirkularreko unibertsitate eta negozio-eskoletako irakaslea. UNEP-UNIDORAKO nazioarteko egilea, hizlaria eta aditua.

Esploratzailea, bidaiaria, konektore soziala eta techie, antropologia, berrikuntza eta gizarte-ekintzailetza maite ditu. nicolacerantola.com

Ekitaldiaren aurkezlea

Vanessa Sánchez

Bere kazetaritza-ibilbidea nagusiki EITBn egin du. Parisen eta Pekinen korrespontsal gisa lan egin du, baita mundu osoko ordezkari berezi gisa ere. Itzultzean, albistegietako aurkezlea ere izan da.

Walk on the Basque Side proiektua diseinatu du, eta ibilbide esklusiboak eta neurrira egindakoak diseinatu eta gidatzen ditu. vanessa-sanchez.net