Agenda

Gizarte-ekonomia: lan-sozietateak eta kooperatiba txikiak
14/09/2022
‘Networking asteazkenak’ topaketa: Zoriontasuna lanean
27/09/2022

Negozio-aukerak ekintzailetzan eta gizarte-berrikuntzan

Gizartean inpaktua duen ideia edo proiekturen bat duzu? Negozio-aukera bihurtu nahi zenuke, gizarte-ekintzailetzatik abiatuta?

Xedea

Negozio-aukerak abian jar daitezen sustatzea, ikuspegi sozial, berritzaile eta jasangarri batetik (besteak beste, sektore hauetan: soziosanitarioa, osasuna, teknologia, turismoa, kultura, ingurumena, agroekologikoa, ondarea…), prestakuntza emanez zeharkako konpetentzietan, negozio-aukerak identifikatuz eta garatuz, misioa, ikuspegia eta balioak, negozio-ereduen aplikazioa, finantzaketa eta abar, bai eta horiek abian jartzeko aholkularitza ere.

Edukiak

Programa 135 ordukoa da guztira, eta 2022ko urriaren eta abenduaren artean gauzatuko da, honako fase hauetan banatuta:

Prestakuntza teoriko-praktikoaren fasea.

Noiz: urriaren 13tik abenduaren 2ra, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara (40 ordu).

  • I. modulua: Gizarte-erakunde baten nortasuna eta esparru estrategikoa.
  • II. modulua: Marketina, eskaintza eta negozio-eredua.
  • III. modulua: Gizarte-finantzazioa eta finantzazio-aukerak.
  • IV. modulua: Eragina duten proiektuen komunikazioa (off line eta on line).

Oharra: moduluen artean, parte-hartzaileek banakako lan bat egingo dute, eta, bertan, norberaren negozio-planean irudikatuko dute modulu bakoitzean ikusitakoa. Prestakuntza amaitutakoan, negozio-plana entregatu beharko da, berrikus eta hauta dadin, proiektua abiatu ahal izateko aholkularitza- eta laguntza-faseari ekiteko ondoren.

Proiektuak abiatzeko prozesuan, aholkularitza- eta laguntza-fase pertsonalizatua

Noiz: abenduaren 12tik abenduaren 16ra.

Betekizunak

Adin nagusikoa izatea, negozio berritzailearen ideia bat izatea, gizartean eragina izango duena sektore hauetan: soziosanitarioa, osasuna, teknologia, turismoa, kultura, ingurumena, agroekologikoa, ondarea… besteak beste, eta ekiteko motibazioa ere.