Agenda

Marketin digitala turismoko profesionalentzat
September 14, 2020
Ekin Breakfast: kirola eta bizitza osasuntsua merkatu-nitxo gisa
September 17, 2020

Negozio-aukerak gizarte-ekintzailetzan

Gizartean edo kulturan inpaktua duen ideia edo proiekturen bat duzu? Negozio-aukera bihurtu nahi zenuke, gizarte-ekintzailetzatik abiatuta?

Xedea

Gizarte-ekintzailetzatik abiatuta, negozio-aukerak abian jar daitezen sustatzea, gizartea eta planeta hobetzeko xedea duten produktu eta/edo zerbitzuekin, prestakuntza emanez zeharkako konpetentzietan, negozio-aukerak identifikatuz eta garatuz, misioa, ikuspegia eta balioak, negozio-ereduen aplikazioa, finantzaketa eta abar, bai eta horiek abian jartzeko aholkularitza ere.

Edukiak

Programa 135 ordukoa da guztira, eta 2020ko urriaren eta abenduaren artean gauzatuko da, honako fase hauetan banatuta:

Prestakuntza teoriko-praktikoaren fasea.

Noiz: urriaren 5etik azaroaren 3ra, 09:00etatik 14:00etara (40 ordu).

  • I. modulua: Gizarte- edota kultura-erakunde baten nortasuna eta esparru estrategikoa.
  • II. modulua: Marketina, eskaintza eta negozio-eredua.
  • III. modulua: Gizarte- eta kultura-finantzazioa eta finantzazio-aukerak.
  • IV. modulua: Komunikazioa (off line eta on line).

Oharra: moduluen artean, parte-hartzaileek banakako lan bat egingo dute, eta, bertan, norberaren negozio-planean irudikatuko dute modulu bakoitzean ikusitakoa. Prestakuntza amaitutakoan, negozio-plana entregatu beharko da, berrikus eta hauta dadin, proiektua abiatu ahal izateko aholkularitza- eta laguntza-faseari ekiteko ondoren.

Proiektuak abiatzeko prozesuan, aholkularitza- eta laguntza-fase pertsonalizatua

Noiz: azaroaren 9tik abenduaren 11ra.