

Nekazaritza funtsezko aktiboa da planetaren bizitzarako eta geure biziraupenerako. Eskari etengabea du sektore horrek, eta, beraz, interes handiko esparrua da ekintzailetza garatzeko.
Baina merkatuaren eskakizunek eta kezkek, egungo klima- eta ingurumen-erronkekin batera, labore berriak eta ekoizteko modu eta teknika berriak eskatzen dituzte, jasangarritasuna handitzeko, bai ingurumenari begira bai alderdi ekonomikoari begira.
Ekin Coffee honetan hainbat enpresa-ekimen ikusiko ditugu, lurraren osasuna eta bere produktuak erdigunean jartzen dituen ekintzailetza-mota honetara hurbildu direnak.
Saioa Gasteizko Udaleko Basaldea Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Zentroan egingo da, eta bertako instalazioak bisitatzeko aukera izango da.
Programa
17.00 Topaketaren eta Basaldea proiektuaren aurkezpena.
17.05 Hizlari-taldea
– Javier Chaves. Baratzezaina eta SOILIK kooperatibako bazkidea. 2017ko maiatzean ekin zion bere nekazaritza-jarduera profesionalari Basaldea Enpresa Zentroan, Huerta La Esmeralda proiektuarekin. 2023ko otsailean SOILIK-Hortireg S.koop kooperatiba eratu zen, eta kooperatiba horretako kidea da. Gaur egun kooperatiba horrek kudeatzen du Basaldearen Baratzezaintza Biointentsiboaren eta Birsortzailearen Erakusgunea.
– Izaskun Orive. Aidtec: Erraz erabiltzeko moduko irtenbide tekniko bat proposatzen du, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko aukera ematen duena, laboreen kudeaketa optimizatzeko. IoT sentsoreen bidez, funtsezko informazioa biltzen du lurzoruari buruz, eta kanpoko datuekin konbinatzen du, hala nola, meteorologiarekin eta lursailaren historiarekin.
– Virginia Menoyo. Baratzezaina. Basaldea Enpresa Zentroan, lursail batean ia urtebetez ikasi ondoren ekoizpen-jarduera, CROPS4LIFE proiektu europarraren bidez emandako mentorizazioarekin, laster ekingo dio nekazaritza-ekintzailetzako bere proiektuari lursail propio batekin Basaldean.
– Asier de Celis. Loraontech: Lorawan arkitekturan adituak. Enpresa honek errendimendua hobetzearen alde egiten du, nekazaritza-ekoizpenen egoera denbora errealean kontrolatuz. Laboreen errendimendua optimizatzea “doitasunezko nekazaritzaren” bidez.
18.00 Elkarrizketa eta ondorioak
18.30 Amaiera eta networking kafea
Noiz?
2025ko Irailaren 30(e)an, 17:00(e)tan
Non?
Lekua: Basaldea Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Zentroa. Abetxuko errepidea, 21
Antolatzailea:
Araba Ekinean