Agenda

Enpresa sortzeko online ikastaroa
30/12/2020
MailChimp: informazioa biltzeko zein harpidedun berriak lortzeko tresna berriak
18/01/2021

Nola sortu eduki-estrategia bat zure blogerako eta nola idatzi zure irakurleei laguntzeko eta konektatzeko

Bloga hil egin da. Hori da guru bati baino gehiagori entzun diezaiokezun baieztapenetako bat, baina datuek kontrakoa erakusten dute. Hubspot-en datuen arabera, Interneteko erabiltzaileen % 77k blogak irakurtzen ditu. Baina gehiago daude: B2B erosleen % 71k blogeko edukiak kontsumitzen dituzte erosketa-ibilbidean zehar.
Datu oso interesgarriak blogak ez direla hil baieztatzeko, baina beharrezkoa da horietan modu estrategiko eta jarraituan lan egitea, espero diren emaitzak lortzeko. Emaitzak epe ertain-luzera iristen dira (berehalako emaitzak nahi badituzu, ordainketaren publizitatea da behar duzuna), eta ikusgarritasun handiagoa emateaz gain, honako onura hauek dakartza:

  • Sektoreko erreferente izaten laguntzen dizu
  • Trafiko kualifikatua dakarkizu
  • Leaden atzematea handitzen laguntzen dizu
  • Konfiantza sortzen laguntzen dizu
  • Bisitak salmenta bihurtzen laguntzen dizu
  • SEO hobetzea
  • Zure bezero potentzialek egiten dituzten galderei erantzuna ematen diezu
  • Publizitatearen kostua murrizten duzu, bloga martxan hasten denean

Baina onura horiek guztiak ez dira iristen bloga modu estrategikoan lantzen ez bada. Horregatik, ikastaro honetan edukien estrategia bat sortzen ikasiko duzu, zure eduki zutabeak zein diren jakingo duzu, eta nola antolatu ere bai, zure blogean lan egitea aspergarria izan ez dadin, gozatzeko modukoa baizik.

Gainera, eduki hobeak idazteko moduaz hitz egingo dugu eta gure blogean sortzen ditugun edukiak zabaltzeko eta berrerabiltzeko sarrera txiki bat egingo dugu.

Tailerra online emango da zoom bideo-konferentzia plataformaren bidez.

Edukiera mugatua: 15 pertsona.