Agenda

Ekin Breakfast: Turismoaren berrikuntza osasun-alertan
July 8, 2020
Marketin digitala turismoko profesionalentzat
September 14, 2020

Startupetan eta ekintzaileen proiektuetan inbertitzearen hastapenei buruzko 1. tailerra

Startupetan eta ekintzaileen proiektuetan inbertitzeko beharrezkoak diren metodologiak eta ezagutzak sakonduko dituen tailerra, kasu praktikoekin ikasiz adituekin, analistekin eta inbertitzaileekin batera, baita ekintzaile arrakastatsuekin ere. Ekintzaileen proiektuetan inbertitu nahi baduzu, aldez aurretik esperientzia izan edo ez, ikastaroa baliagarria izango zaizu ezagutzak sendotzeko, sektorea beste ikuspuntu batetik ikusteko eta beste lan-dinamika batzuk ezagutzeko.

Informazio gehiago: info@metxa.com

Prezioa: Doan (150 euroko fidantza bat kobratuko da bertaratzea berresteko, eta ikastaroa amaitzen denean itzuli egingo da. Antolatzaileak izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko dira fidantza tramitatzeko)

Programa

Ikusi programa PDFn.

Urriaren 16a, ostirala (10:00etatik 18:00etara)

  • 10:00etatik 11:30era – Hastapenak: non eta noiz inbertitu, inbertsioaren arriskuaren oinarrizko printzipioak, nola eta noiz lortzen den errentagarritasuna, inbertsioaren faseak, inbertitzaile motak, kasu praktikoak eta abar. Hizlariak: Josetxu Silgo eta David Montero.
  • 11:30etik 12:00etara – Coffe break
  • 12:00etatik 14:00etara – Aurretiazko urratsak: inbertsio-estrategia, dibertsifikazioa, irizpideak, bidaia-kideak, nola lortuko dudan deal flow-a, autoebaluazio-testa inbertitzaile gisa. Hizlariak: Idoia Iturbe, Asier Ugaldea eta Victor Mayoral.

Bazkaria

  • 15:30etik 18:00etara – Aukera guztien azterketa: inbertsio-irizpideak, nola aztertu horietako bakoitza, enpresaren azterketa, due dilligence, kasu praktikoak, eta abar. Hizlariak: Laura Unzueta, Emilio Fernández eta Javier A. García Sedano.

Urriaren 23a, ostirala (09:00etatik 14:00etara)

  • 09:00etatik 10:30era – Proiektuak balioesteko metodoak: metodo motak, diluzioaren arazoa, txanda desberdinak, bidaia-kideak, biderkatzaileak, eta abar. Hizlaria: Eneko Knorr eta Iñigo Peña.
  • 10:30etik 12:00etara – Negoziazio-prozesua eta formalizazioa: faseak, termsheet delakoa, bazkide-ituna, nolako harremana duten inbertitzaileak eta ekintzaileak, amaierako dokumentuak. Hizlaria: Pedro Muñoz Baroja, Guillermo Arregui
  • 12:00etatik 12:30era – Coffe Break
  • 12:30etik 14:00etara – Bazkide-ituna: terminologia, ohiko klausulak, alderdirik garrantzitsuenak, adibideak, eta abar. Hizlaria: Xabier Alvarez.

Urriaren 30a, ostirala (10:00etatik 18:00etara)

  • 10:00etatik 12:00etara – Inbertsioen jarraipena: reporting, balio-ekarpena startupari, kontseiluan parte hartzea, nola baloratzen den zure diru-zorroaren balioa, eta abar. Follow on. Hizlariak: Nacho Ormeño, Ricardo Romo eta Jorge Aranzabe.
  • 12:00etatik 12:30era – Coffe Break
  • 12:30etik 14:00etara – Desinbertsioa: noiz eta nola desinbertitu, exit motak, alderdi fiskalak, azken gomendioak, eta abar. Hizlariak: Enrique Penichet.

Bazkaria

  • 16:00etatik 18:00etara – Inbertsio-funtsa: ikastarora bertaratzen direnei benetako 4 proiektu aurkeztuko dizkiete. Moderatzailea: Axier Urresti.

Hizlariak

David-Montero

David Montero de la Torre

Bic Araba-ko zuzendaria
H2020ko ebaluatzaile aditua
F2P Campuseko koordinatzailea
Bind4.0ko Idazkaritza Teknikoa
Josetxu-Silgo

Josetxu Silgo

Metxa Aceleradora de Emprendedores-eko CEO.
Inbertitzailea eta Business Angel
Hainbat startupen kontseilaria: Idoneo, Poween, YouKast, Osoigo, Hunters of Magic, etab.
Senda15 Coworkingeko founder
Urresti

Axier Urresti

Zuzendaritza Garapenean Masterra (PLD) (Deustuko Unibertsitatea). Finantzetan Masterra (UPV/EHU). Ekonomian (kuantitatiboa) lizentziaduna (UPV/EHU). Arabako Aliantza 2030 Alianza Alavesa por el desarrollo sostenible elkarteko kidea. Gaur egun eta 2019az geroztik: Bost Vital Fundazioen zuzendari exekutiboa: Fundación Bancaria Vital Banku  Fundazioa, Fundación Vital Fundazioa, Fundación Estadio Vital Fundazioa, Fundación Sancho el Sabio Vital Fundazioa, Fundación Idiomas Vital Fundazioa, fundazio horien guztien kudeaketa eta administrazio arrunta egikarituz, fundazio guztien xedeak eta jarduerak garatzeko. Kutxabanken eta Caja Vital Kutxaren barruan: Zonako zuzendaria, bulegoko zuzendaria, Kabinete Komertzialeko zuzendaria, kudeatzaile komertziala,administraria (20001 – 2018), kudeatzaile operatiboa eta kudeatzaile komertziala BBKn (2000 – 2001).European Financial Advisor programako EFPA-Europa ziurtapena. Informatzaile finantzariorako programa. Deusto Business School.
Asier-Ugaldea

Asier Ugaldea

CEO ASIDER MANAGEMENTen
Ekintzailea eta inbertitzailea
Bazkide fundatzailea eta Kontseilaria ISFA – IBERIAN SMART FINANCIAL AGROn
Bazkide fundatzailea eta Kontseilaria ASIDER ENVIRONMENTen
Inbertitzailea eta Kontseilaria ALIAS ROBOTICSen, FORNAYUn, PARKINGLIBREn eta ICONSAn
Bazkide fundatzailea eta CEO BAS CORPORATIONen (gaur egun, DOMINION taldea)
Eneko-Knorr

Eneko Knorr

2019. urteko inbertitzailerik onena (NY Summit)
Inbertsio alternatiboetan aditua
Speaker Advisor eta kontseilaria
AngelClubeko fundatzailea
Irakaslea IE Business Schoolen
Emilio-Fernandez-Martos

Emilio Fernández-Martos

Inbertitzailea eta Business Angel
Ekintzaileentzako aholkularia eta kontseilaria startupetan
PYME H2020 Tresnaren ebaluatzailea
Aditua Eragiketen Kudeaketan eta Prozesuen Hobekuntzan
Guillermo-Arregui

Guillermo Arregui

Efialiako Bazkide Kontseilaria
Radar Ventureseko CEO
Bind4.0ko mentorea
Emprendizako CEO
Jorge-Aranzabe

Jorge Aranzabe

Euskadiko Arrisku Kapitaleko Kudeaketa, SGECR, SAko Inbertsioen zuzendaria
Euskadin start-upak finantzatzeko hainbat eragiketatan parte hartu du
Inigo-Pena

Iñigo Peña

Valor Optimo EAFIko CEO
Irakaslea Fikain eta EHUn
EAF – CGCEEko Zuzendaritza Kontseiluko kidea
Ekonomisten Euskal Elkargoko BGAEen Kontrol Batzordeko kidea
Laura-Unzueta

Laura Unzueta

Bazkidea eta Mentorea Metxa Aceleradora de Proyectosen
Inbertitzailea Startupetan
Expertise Enpresen eta M&A prozesuen Balioespenean
Kontseilaria Startupetan
Ricardo-Romo

Ricardo Romo

RPKko Managing Director
ACICAEko zuzendaritza-kontseiluko kidea
San Prudentzio Fundazioko zuzendaritza-kontseiluko kidea
ASEMUko (Asociación Española del muelle) presidentea
ESF-ko (European Spring Federation) zuzendaritza-kontseiluko kidea
Xabier-Alvarez

Xabier Alvarez

Lawesome Legal Serviceseko Bazkide Fundatzailea eta CEO.
MicroWave Ventureseko Kofundatzailea eta Managing Partner.
#3 Arrisku Kapitaleko eta M&Ako eragiketetarako Abokatuen TTR 2019 Rankingean, Espainian eta Portugalen.
Kontseilari eta Kontseiluko Idazkaria 20 Startupetan, gutxi gorabehera (Quarizmi, CIN Systems, Blackbinder, Wattio, Ludus, WIVI edo Modfie, besteak beste)
Pedro-Munoz-Baroja

Pedro Muñoz-Baroja

Venture Capital Easo Ventures SCRko zuzendaria
Berriup Startupen Azeleratzaileko Kofundatzailea eta Mentorea
Hainbat konpainiatako kontseilaria; besteak beste: Iomed, Begas Motor, PRS, Sayme, Ugarteburu, Modfie edo Vivebiotech
Enrique-Penichet

Enrique Penichet

Founding Partner Draper B1en, Venture Capital hazi-fasean
Inbertitzailea startupetan
Kontseilaria San Franciscoko Draper Venture Networken
IESE Business Angels-en Sareko aholkulari-kontseiluko kidea
Design Sprint Master by Google
Mentorea hainbat programatan, besteak beste: Google Launchpad edo Santander X Global
Speaker panelista hainbat ekitalditan, besteak beste: Websummit, 4YFN edo Webit
Idoia-Iturbe

Idoia Iturbe

Coben Clubeko (inbertitzaileen klub pribatua) eta Globalikeko (Nazioartekotze Kontsultoretza) kofundatzailea eta CEO, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta hainbat proiektutako mentorea
Inbertitzailea-Business Angel hainbat startupetan, besteak beste, Appsamblea, Berba, Ordatic, Aplanet, etab
Nacho-Ormeno

Nacho Ormeño

Startupxploreko kofundatzailea eta CEO. Herrialdeko Startupen finantziaziorako plataforma nagusietako bat da Startupxplore, eta BMBNk ikuskatzen du. Horrenbestez, Satartupxploretik eta beste koinbertitzaile batzuekin elkarlanean, 7 milioi eurotik gora inbertitu dituzte 35 konpainiatan.
Victor-Mayoral

Víctor Mayoral

Robotikaren arloko ekintzailea. Atzerriko kapitala erakarri eta Arabara ekarri dugu Suitzatik (Acutronic), Japoniatik (Sony) edo USAtik (DARPA). 10 urte baino gehiago robotak eginez eta soluzio robotikoak zerbitzatuz. Robotikako 3 startup. Ingeniari eta ikertzaile bikoitza. 2017an estatuko teknologia-arloko erreferentzia gisa hautatu zuen, beste ekintzaile batzuekin batera, MIT Technology Review aldizkariak. Gaur egun, zuzendari teknikoa dugu Alias Robotics konpainian.
JAVIER-GARCIA

Javier A. García Sedano

OPTIMITIVEko CEO eta fundatzailea.
Fisikari eta ekintzailea Adimen Artifizialaren industria-aplikazioetan.
AMP IE Business Schoolen
Aldez aurreko postu garrantzitsuenak:
I+Gko zuzendaria ICAn eta SEMANTIC SYSTEMSen
Ikertzailea eta proiektuburua Iberdrola Ingeniería y Construcción-en, LEIA Fundazioan (TECNALIA), Ormazabal Taldean.
Proiektuen ebaluatzaile eta berrikusle aditua Europako Batzordearentzat.