Agenda

Enpresentzako tailer teknologikoak: Presentzia aktiboa Interneten
25/10/2021
Enpresa sortzeko ikastaroa
03/11/2021

Tailerra: Maker kultura ekintzailetzari aplikatua

Pertsona oro modu kreatiboan sortzeko edo arazo bat konpontzeko gai dela adierazten duen ideian oinarritzen da maker mugimendua, hainbat erreminta eta teknologia erabiliz eta ezagutza irekietan sartuz, erkidegoaren barruan sortzen diren ezagutzetan, alegia. 

Antzekotasun asko partekatzen ditu maker kulturak kultura ekintzailearekin, erronkak konpontzearekin, ezagutza partekatuarekin, sorkuntzarekin eta pertsona guztientzat irisgarria den berrikuntzarekin.

2 prestakuntza-jardunalditan banatutako tailer honen bidez, maker kulturak ekintzailetza proiektuak bultzatzen eta hobetzen, eta produktuen garapenerako eta aurkezpenerako baliagarria izaten nola lagundu dezakeen erakutsiko digute. Bi saioek izaera teoriko-praktikoa izango dute eta Gamaker Kultura Elkarteak emango ditu.

Nori zuzendua? Ekintzailetzan aritzeko pentsatzen ari diren ekintzaileei eta gazteei

1. SAIOA 

Azaroaren 6a, larunbata 10:00 – 12:30 h – God-i Egoitza. (Done Jakue hiribidea, 19, Gasteiz)

  • “Maker” kultura ekintzailetzari aplikatua  
  • Zer erakutsi diezazuke zure proiektua garatzeko Prototipoetarako 3D Diseinuak eta Inprimaketak?

2. SAIOA

Ostirala, azaroaren 12a. 18:00-20:30 h- Gamaker Egoitza. (Extremadura kalea, 4. Gasteiz).

  • Zer erakutsi diezazuke zure proiektua garatzeko 2D Diseinuak, Grabaketak eta Laser bidezko Mozketak? 
  • Prozesu baten Sorkuntza Prozesua

Tailerrera inskribatzen denak 2 saioetara joateko konpromisoa hartzen du bere gain. Plaza mugatuak.