Agenda

Ekin Breakfast: mugikortasun jasangarria ekintzailetza-nitxo gisa
September 5, 2019
FOARSE: Enpresen Gizarte-Erantzukizuneko XIII. Biltzarra
September 16, 2019

Urban Commerce 2019 – Jasangarria eta digitala izan daiteke merkataritza txikia?

2006. urtean sortu zen Urban Commerce ekimena, urte horretan egin baitzuen Vitoria-Gasteizko Udalak Hiri Merkataritzako Nazioarteko Biltzar bat antolatzearen aldeko apustua, hiria erreferentzia bihurtzeko merkataritza-indarberritze politiketan, baita modernizazioaren eta hiri-merkataritzako berrikuntzaren inguruko esperientzien trukean ere.

Urban Commerce markan bildutako jardueren barruan, lau nazioarteko biltzar eta bederatzi jardunaldi tekniko antolatu dira 2006. urteaz geroztik.

2019ko edizioa: “Jasangarria eta digitala izan daiteke merkataritza txikia?”

Gaur egun, digitalizazioa eta jasangarritasuna faktore erabakigarriak dira txikizkako merkataritza-jardueraren lehiakortasunaren garapenerako, pertsonen erosketa eta kontsumo-portaeretan zein negozio-ereduetan duten eragina kontuan izanda.

Egungo merkatuaren premiei erantzun hobeak emateko bi bide dira digitalizazioa eta jasangarritasuna, eta horrelaxe molda daitezke elkarrekin, baita bata bestearen bideratzaile bezala aurkeztu ere. Esaterako, digitalizazioak bezeroarekiko harremana erraz dezake, eta horrekin batera aurrezki handiak ere eragin ditzake, denda fisikoek izaten duten energia propioaren eskaria gutxituz.

Haatik, bateraezin gisa ere uler daitezke, digitalizazioa jasangarritasunaren etsaitzat hartzen bada. Horixe da online salmentaren ondoriozko azken miliako entregen kudeaketarekin sortzen den problematikaren kasua. Milioika joan-etorri horiek (entregak, huts egindako entregak, itzulketak) eredu jasangarri baten premia uzten dute agerian.

Eguna, lekua, izen emateak eta programa