Agenda

Networking asteazkenak: Nola sortu nire marka-estrategia
January 20, 2020
Ekin Day 2020: Moonshotak ekintzailetzarako
January 20, 2020

XVI. “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalisten aurkezpena

Baduzu negozio-ideiarik?  Saria lor dezake! Kontsultatu oinarriak eta aurkez ezazu zure ideia edo proiektua 2020ko martxoaren 13a baino lehen.

Programa

  • 19:00 – Irekiera: Jorge Loza komikoa, ikertzailea eta ComiConócete-ren sortzailea da.
  • 19:15 – “Zure ideiak balio du” lehiaketako proiektu finalisten aurkezpena

Hizlaria

Jorge Loza

Komediak pertsonei euren bizitzatan lagundu diezaiekeena partekatzen saiatzen naiz“. ComiConóceten eskaintzen dituen ikastaroekin batera, Jorge Loza “La dimensión política y terapéutica del Stand-Up Comedy” izenburua duen bere doktorego-ikerketa amaitzen ari da Arabako espetxean. Bestalde, teoria politikoko irakasle elkartua da Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, eta TEDxVitoria-Gasteiz ekitaldiko hizlarietako bat izango da. “Duela bi urte itzuli nintzen Madriletik. Han 14 urtez bizi izan nintzen, politika-zientziak ikasi nituen eta komiko izateko prestatu nintzen. Funtsean, gauza asko dituzte amankomun“.