Agenda

Ekin Day 2021 – Etorkizuna sortuz
04/02/2021
Aurkezpena: Laguntzak I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalarentzat
08/02/2021

“Zure Ideiak Balio Du” Lehiaketa – Finalisten aurkezpen-ekitaldia

Ikusi zenbait negozio-ideia ditugun 2021ko “Zure ideiak balio du” sarietarako aurrehautatuta. Ekitaldi horretan, ekintzaile finalistek beren proiektua defendatuko dute jendaurrean, eta puntuak batu egingo dituzte, lehiaketa honen kategorietako batean irabazle bihurtzeko. Gainera, bertaratzen direnek botoa emango dute, tokian bertan, “Ikusleen Sari Berezia” nork eramango duen erabakitzeko. Gure lurraldeko ekintzaileen ideia berriak eta ikuspegi disruptiboak ospatzeko topagunea izango da.

Ekitaldi honetarako sarrera librea da edukiera bete arte, aldez aurretik izena eman ondoren.

PROGRAMA

19:00 Ongietorria

19:05 Irekiera: “Etorkizuna irabazteko, jokatu egin behar da”. Jon Beltrán de Heredia. Arabako ekintzailea, bideo-jokoen esparruan espezializatua eta FP2 Campus-en zuzendarikidea. Free-To-Play bideo-jokoen nazioarteko lehen campus azeleratzailea da FP2 Campus.

19:15 Zure ideiak balio du 2021 lehiaketarako proiektu finalisten aurkezpena.

 

 KATEGORIAK 

Ideia onenaren On4U Saria

– Ferpisa

– Aspiraball

– Cori

Ideia jasangarrienaren Aclima Saria

– Greco Araba

– Taper Berde

– Tower Garden

Merkataritza eta turismoko Gasteiz ON Saria

– KREART

– Appbentura

– Grano a grano

Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Saria

– Re-posos

– Tithonus

– Abere

Industria-ekimen onenaren Michelín Saria

– Monbolt

– Kollpost

Zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria

– Reclamaciones aéreas online

– Women new era

– LCB Limpiezas Criogénicas

Krisitik ateratzeko konponbide eraldatzaileei emandako Fundación Vital Fundazioa Saria

– Poblarte

– Gure Laguntza

– Rehabilitando rehabilitando