Berriak

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak “Hasten” eta “Finkatzen” programak jarri dituzte abian
13/06/2018
Arabako Ganberak zerbitzu-sektorerako Txandaketa programa aurkeztu du
05/07/2018

Ajebask Arabak gazte-ekintzailetzako zazpi programa jarri ditu martxan, Gasteizko Udalaren laguntzarekin

Ajebask Arabak eta Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gazte-ekintzailetza bultzatzeko. Zazpi ekimen garatuko dira guztira.

Bideragarritasun, Finantzaketa eta Diru-laguntzetako Plana, enpresa-proiektua diseinatu ahala Ajebask-eko bazkide zein bazkide ez direnei arreta pertsonalizatua eskaintzen diena.

Prestakuntza-programa, trebetasun espezifikoak garatzeko 8 orduko ikastaroa eta enpresa-kudeaketaren hainbat alorri buruzko lau prestakuntza-jardunaldi gehiago biltzen dituena.

Ajebask-eko World Kafea; ekitaldi kontsolidatua, ekintzaileen arteko networking-erako bi bilera informalen bitartez bideratzen dena.

“Esperientzia-kontua”; gezurti-ekintza bat, non enpresari batek bere bizipen eta esperientziak partekatzen dituen beste ekintzaile batzuekin.

Enpresa-topaketen programa; lau negozio-topaketa, kontaktuen sare profesionala zabaltzeko, negozioa ezagutzera emateko eta laguntzaile, bazkide eta inbertitzaile izan litezkeenak aurkitzeko.

Profesionalizazio-jardunaldi, -tailer eta -mintegiak; bi edo hiru orduko iraupena izango dute, eta enpresa-kudeaketaren funtsezko alderdiak landuko dira enpresari gazteen prestakuntza mantendu eta hobetzeko helburuarekin.

Aurten proiektu berri bat dakargu: “Porrotetik ikastea”. Bi saio ireki hauen bitartez jarraibide batzuk jarri nahi ditugu ekintzaileen eskura, enpresa edo ekintzailetza-proiektu bat abian jarri eta kudeatzerakoan oker egiteko arriskua minimizatzeko lagungarriak.

Hitzarmenaren zuzkidura ekonomikoa 15.000€ da.