Berriak

Lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak eskatzeko epea ireki da
05/12/2017
Arabako zortzi ikastetxek parte hartuko dute El Correok bultzatutako StartInnova ekimenean
10/01/2018

Enpresari gazteak saritu ditu Ajebaskek

Bost enpresak egindako lana aitortuz egin du urteko sari-ematea Ajebaskek. Arriskuak hartu, eta gogor lan egiten eta irmo amets egiten duten bost ekintzaileren lanak aitorpena jaso zuen Galan. Honako hauek izan ziren saridunak:

  • María Pilareken, Janire Amezuaren eta Miriam Lópezen Velvet Bakery, Merkataritza kategorian.
  • Iván Sáez de Ojerren eta Patxi Villarren Civualde Obras y Servicios, Gaindituz kategorian.
  • Ibon Salbidegoitiaren eta Amaia Acha-Orbearen Meteo for energy, Berrikuntza kategorian.
  • Mikel Díaz de Arkayaren eta Diego Gilen JakinCode, Teknologia kategorian.
  • Imeseza, José María Sanz Achaerandiok sortutakoa eta haren seme-alaba Ainhoak, Cristinak eta Mikelek gidatutakoa.
  • Ramondín enpresako José Miguel Munillak, aldiz, enpresa-ibilbideari emandako saria jaso zuen.