Berriak

IkasEkiten
DBHko 4. mailako 800 ikaslek ekiten ikasi dute IkasEkiten-en zortzigarren edizioan
04/12/2019
Inizia Day 2019, unibertsitate-ekintzailetza ospatzeko jardunaldia
09/12/2019

Ajebaskek ekintzaile arabarren talentua saritu du

Elkarteak Iban Asurmendi, Gorka Asurmendi, Saioa Urkiza, Ibai Madaria, Mikel Gutiérrez, Eneritz Zubizarreta, Lucía Santamaría eta Coecaren lanari balioa eman nahi izan zion.

Ajebask – Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak abenduaren 4an (asteazkena) Enpresari Gaztea Sarien XVIII. Edizioa ospatu zuen Gran Hotel Lakua hotelean. Ekitaldi horretan ekintzaileen ahalegina, konpromisoa, sakrifikatzeko ahalmena eta gizarteari egindako ekarpena saritu nahi izan zen.

Bost sariak honako hauei eman zitzaizkien:

  • Superazioa: Iban eta Gorka Asurmendi, Azkarra gaztandegikoak.
  • Nekazaritza Jasangarria: Saioa Urkiza, Epetxakoa.
  • Enpresa Errebelazioa: Ibai Madaria eta Mikel Gutiérrez, Proiektuen Kudeaketan eta Tipografian espezializatuta dagoen ingeniaritzagatik.
  • Berrikuntza Teknologikoa: Eneritz Zubizarreta, Globe Testing-ekoa.
  • Industria Familiarra: Coeca Compañía Elaboradora de Caucho SA.
  • Enpresa Ibilbidea: Lucía Santamaría, hainbat proiekturen buru gisa egindako lanarengatik, hala nola: Altair-Abadía-ko cateringa, Guardiako Hotel Villa, edo Villa Lucía espazioa.

Zorionak irabazle guztioi!