Berriak

Basaldea proiektua: Deialdi berri bat
30/11/2022
Ekin Breakfast: Hitz egin dezagun barne-ekintzailetzari buruz
15/12/2022

Ajebask Sarien XXI. edizioa: Arabako ekintzaileen talentua saritzen dute.

Joan den astean Ajebask sariak banatzeko gala egin zen, Gran Hotel Lakua hotelean. Araban arriskatzen eta beren proiektuak martxan jartzen dituzten gazte guztien esfortzua, konpromisoa eta sakrifizio-gaitasuna aintzatetsi ziren ekitaldi horretan.

Ajebaskeko presidente Juan Carlos García Flores jaunak enpresaburu gazteenen zeregina nabarmendu zuen, gure hiriko enpresa-jardueran funtsezkoak diren heinean.

41 urtetik beherako ekintzaileek Araban sortutako bost enpresak  jaso zuten errekonozimendua gala horretan:

  • Enpresa-errebelazioa: Amira Lemhaouli eta Alejandro Salcedo, Eatyjet-ekoak. 
  • Konpromiso soziala: Eraman Coop, bizikletan salgaiak etxera eramateko kooperatiba. 
  • Berrikuntza teknologikoa: Patricia Bedoya eta Asier García, Chubby Apps-ekoak.
  • Merkataritza-sektorea: Colchonería Collantes. 1977an Justo Collantesek sortua, eta orain Robertok, haren ilobak, kudeatua. 
  • Familia-enpresa: Bodegas Valdelana.
  • Enpresa-ibilbidea: Josean Querejeta, Baskonia Alavés Group-eko presidentea.