Berriak

Zibersegurtasunaren munduan eta 4.0 Industriaren munduan ekiteko aukera interesgarri ugari utzi dizkigu Araba 4.0 jardunaldiak
30/10/2018
Las claves para favorecer el intraemprendimiento corporativo
Ekintzailetza korporatiboa bultzatzeko gakoak
08/11/2018

Ajebask urteko enpresaburu arabar gaztearen bila dabil

Arabako Enpresaburu Gazteen Elkarteak (Ajebask Araba), enpresaburuek Arabako gizartearen eragile gisa egindako ahalegina eta lana goraipatzen dituzten Enpresari Gaztea Sarietara aurkezteko epea ireki berri du.

Sariaren hamazazpigarren edizio honetan sariaren helburuetako bat zera da, bideragarriak izateagatik, enplegua sortzeagatik, berrikuntza bultzatzeagatik eta Arabako enpresa-sarean inplementatzeagatik 2018. urtean zehar nabarmendu diren enpresak dituzten gazteak aintzatestea. Horretarako, honako hautagaitza hauek ezarri dira: 

  • Enpresa Errebelazio Saria: Sortu berri den eta negozio-aukera berri bat proiektu bideragarri bihurtu duen edozein enpresak lor dezake kategoria honetako saria.
  • Merkataritza eta Zerbitzuen Sektoreko Saria: Kategoria honetako saria lor dezakete merkataritza-sektorean sormena eta berrikuntza sustatu dituzten Enpresaburu Gazteek eta/edo zerbitzuen sektorean merkatu-joera eta merkatu-aukera berriak aprobetxatzen jakin izan duten Enpresaburu Gazteek.
  • Familia-enpresaren Saria: Kategoria honetako saria lor dezakete familia-enpresa baten buruzagitza beren gain hartu eta hura modu desberdin eta eraginkorrean kudeatuz egindako lanaren ondorioz nabarmendu diren Enpresaburu Gazteek.
  • Industriako Berrikuntzaren Saria: Kategoria honetako saria lor dezakete industria-sektorean merkatu-joera eta merkatu-aukera berriak aprobetxatzen jakin izan duten Enpresaburu Gazteek.
  • Sektore Teknologikoko Saria: Kategoria honetako saria lor dezakete teknologia beren enpresaren punta-puntako ezaugarri bihurtu duten Enpresaburu Gazteek.

Sari hauekin, Ajebaskek, berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiterakoan Arabako enpresen parte-hartzea eta inplikazioa sustatu nahi ditu, eta era berean enpresa-ekimenak eta autoenpleguaren ideia motibatu eta indartu nahi ditu etorkizuneko lan-irtenbide izan daitezen.

Ajebask Sarietara aurkeztu nahi duten 41 urtetik beherako enpresaburu gazteek, 2018ko azaroaren 16ko 12:00ak arteko epea izango dute aurkezteko.

Hemen dituzue Arabako Enpresari Gaztea XVII. Sariaren oinarriak.