Berriak

Hona hemen UPV-EHUren Inizia enpresa-mintegia
18/09/2017
Euskadi 2020 Ekintzailetza Plana aurkeztu da
09/10/2017

Alokairuko lokalak ikus-entzunezkoen sektoreko enpresentzat

Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztu berri duen deialdiaren bitartez, alokairuko hiru lokal esleituko dizkie ikus-entzunezkoen sektoreko enpresei. 12, 9 eta 14 metro koadroko lokalak dira eta Hedegile kaleko 70. zenbakian kokatuta daude, hau da, hirigunean bertan eta kalerik esanguratsuenetako batean.

Lokal horiek ikus-entzunezko enpresei edo eduki digitalak –hau da, bideoak, bideo-jokoak, app-ak, errealitate birtuala, 3D eta abar…– sortzen dituzten enpresei eskainiko dizkiete.

Alokairua baldintza oso onetan eskainiko dute, izan ere, lehenengo hiru urteetan % 50era bitarteko diru-laguntza izango baitute. Kontratua gehienez bi aldiz luza daiteke; luzapen bakoitza urtebeterako izango da, baina jada ez du diru-laguntzarik izango. Epea urriak 13 etetzen da.

Esleipenean parte hartu ahal izateko, enpresek hainbat eskakizun bete behar dituzte:

  • Jarduera garatzeko lokal bat behar izatea, edo lehendik duten lokala enpresaren premietarako egokia ez izatea.
  • Gehienez ere duela hiru urte eratutako enpresa izatea.
  • Publikoak diren enpresa-zentroetan beste lokalik eduki ez izana.
  • Enpresa-plan bideragarria izatea.

Dokumentazio osoa esteka honetan aurki dezakezue, baita prezioak, eskakizunak eta eskaera egiteko modua ere.