Berriak

Ekin Breakfast: Arabako turismo-eskaintza honela berritu da osasun-alertari aurre egiteko
July 17, 2020
Ekintzaile, zeren zain zaude B2B topaketan izena emateko?
August 21, 2020

Añanako, Arabako Mendialdeko eta Enkarterriko ideia ekintzaile onenen bila dabil Labean

Labean Sariak lehiaketaren I. Edizioaren helburua da ekintzailetza eta berrikuntza sozialaren alorreko ideia onenak aurkitzea, Añanan, Arabako Mendialdean eta Enkarterrin.

Eusko Jaularitzak eta Hazik ekintzailetza eta berrikuntza soziala sustatu nahi dute Añanako, Arabako Mendialdeko eta Enkarterriko eskualdeetan, eta horretarako Labean Sariak lehiaketaren I. Edizioa antolatu dute, ideia eta proiekturik onenak saritzeko asmoarekin. 

Sortu denez geroztik, “Labean: landa eremuan berrikuntza soziala pizten” proiektua berrikuntza sozialean oinarritutako proiektua da, abangoardiako lan-tresnen bitartez Añanako, Arabako Mendialdeko eta Enkarterriko garapen sozioekonomikoa bultzatu nahi duena. 

Ekimen berritzaileen diseinua eta inplementazioa sustatu nahi du lehiaketak, honako helburu hauekin:

  • Landa-ingurunean berrikuntza eta ekintzailetza sozial jasangarria sustatu eta bultzatzea.
  • Hazteko, enplegua sortzeko, aberastasuna sortzeko eta jarduera ekonomikoa hobetzeko ahalmena duten berrikuntza eta ekintzailetza sozialeko proiektuak sortzea.
  • Gizarteari berrikuntza eta ekintzailetza sozialaren garrantzia ezagutzera ematea, eredu enpresariala, ekonomikoa eta sozialki errentagarria den heinean.
  • Ingurumena eta garapen jasangarria errespetatzen duten ekonomietan oinarritutako enpresa eta startup berriak sortu beharra agerian jartzea.
  • Inpaktu sozial positiboaren sortzaile eta landa-inguruneko premiei erantzuteko eredugarri diren ideia eta enpresa sortzaile eta berritzaileak errekonozitu, ikusarazi eta sustatzeko bidean laguntzea.

Faseak eta sariak

Irailaren 18ra arte irekita egongo da izena emateko epea. Behin epe hori amaiturik, gehienez 15 proiektu hautatuko dira hautagai guztien artean, eta urriaren 9an proiektu finalistak zein diren jakinaraziko da.

Lehiaketaren fase finala urriaren 24an izango da. 15 proiektu finalistek jardunaldi batean parte hartuko dute, non, prestakuntza-tailerretan parte hartuz, proiektu bakoitzaren kontzeptualizazioa eta azken aurkezpena landuko diren. Egunaren amaieran sari-banaketa egingo da (7 sari izango dira guztira):

  • Erakunde pribatuek honako eskualde hauetako landa-eremuetan sustatutako ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko proiekturik onena: 
    • Enkarterri.
    • Añana.
    • Arabako Mendialdea
  • Erakunde publikoek honako eskualde hauetako landa-eremuetan sustatutako ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko proiekturik onena:
    • Enkarterri
    • Añana
    • Arabako Mendialdea
  • Labean saria : Ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko sari berezia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bereziki sustatzen duen proiektuarentzat. 

 


Eusko Jaurlaritzak eta Hazik antolatutako lehiaketa horretan parte hartu nahi baduzu, 2020ko irailaren 18ra arte eman dezakezu izena. Informazio gehiago eta izen-emateak.