Berriak

Gobak: “Merkatuan falta zen txakur-modaren kontzeptua gara”
November 13, 2020
Araba lehena da estatuko ekintzailetzan, txosten baten arabera
November 20, 2020

Andromeda Moto: “Motorako arropa sortzen dugu goi-teknologiako material jasangarri eta animalia-larrurik gabekoekin”

Andromeda Moto etxearen arropa berritzaileak eta etxe berak material jasangarri berriak erabiltzearen alde egin duen apustuak liluratuta utzi zuten epaimahaia eta “Zure ideiak balio du” Lehiaketaren XVI. edizioko Ekimen jasangarrienaren Aclima Saria eskuratu ahal izan zuten.

Proiektu honi buruz gehiago jakiteko Mario Alonso, ideiaren atzean dagoen ekintzailea, elkarrizketatu dugu.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenuke zure proiektua esaldi bakar batean? 

Mario Alonso (MA): Moto-arroparen kontzeptu berri bat, minimalistagoa eta bi zutabe ardatz dituelarik: goi-teknologiako eta goreneko jasangarritasuneko materialak.

AE: Nola sortu zen ideia? 

MA: Merkatu-azterketa bat egin genuen eta konturatu ginen eskaria bazegoela animalia-larrurik gabeko moto-ekipamenduari dagokionez, eta ez zegoela hori eskaintzen ari zen markarik. Moto-arroparen industriari aplikatu ahalko litzaiokeen puntako teknologia zegoela ere konturatu ginen.

AE: Zer puntutan zaudete? 

MA: Andromeda marka ari gara sartzen gaur egun merkatuan, marketin digitaleko estrategien bidez. Lantaldeak sail guztietan egin duen lan bateratuaren ondorioz, gure lehenengo salmentak izaten ari gara nazioartean. Aldi berean, zein produktuk funtzionatzen duten eta zeinek ez aztertzen dugu.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean? 

MA: Salmentetan kapilaritatea sortzea eta eskalatzea.

AE: Pandemiak eraginpean hartu zaituzte? Aldaketaren bat egin duzue normaltasun berrira egokitzeko? 

MA: Denboraldia aurreikusitakoa baino beranduago hasi da eta atzerapenen bat izan dugu nazioarteko hornitzaileekin. Pandemia baino lehen urrutitik ari ginen jada jardunean denboraren zati handi batean, eta, hortaz, alderdi horretan prestatuta ginen.

AE: Zer eman dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketaren errekonozimenduak? 

MA: Jasangarritasuna maila guztietan aktualitateko gai bat dela berretsi digu. Indarrak ematen dizkigu gurea bezalako sektore tradizional hau eraldatzeko.


Eskerrik asko Mario gure galderei erantzuteagatik eta zorte on zure proiektuarekin!