Berriak

Ireki da epea “Araba Interkoop 2020” laguntza-programarako
10/03/2020
Sei aholku etxetik (hobeto) lan egiteko
27/03/2020

Araba Ekinean 2020 ekimenak aldi baterako bertan behera utzi ditu bere bi ekitaldi nagusiak

  • “Zure ideiak balio du” lehiaketaren proiektu finalisten aurkezpenak, topaketek eta Ekin Day jardunaldiak –hau da, Araba Ekinean ekimenaren sari-ematea barnean hartzen duen jardunaldi nagusiak– beren eguna aldatu egingo dute Covid-19 birusaren krisia dela eta.
  • Topaketa horiek egiteko egunak zein izango diren jakinaraziko du antolakuntzak larrialdi sanitarioko egungo egoera gainditutakoan.

Martxoaren 26rako eta apirilaren 2rako aurreikusitako bere bi ekitaldi nagusiak bertan behera uztea erabaki du Araba Ekinean ekimenak gure lurraldean Covid-19 birusa izaten ari den hedapenak eragindako larrialdi sanitarioko egoera dela eta. “Zure ideiak balio du” lehiaketaren proiektu finalisten aurkezpenaz, pertsona ekintzaileen B2B topaketaz eta Ekin Day jardunaldiaz –hau da, Araba Ekinean ekimenaren sari-ematea barnean hartzen duen jardunaldi nagusiaz– ari gara hitz egiten.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak –BIC Arabaren bidez– eta Vital Fundazioak osatzen dute ekitaldiaren antolakuntza, eta antolakuntzak berak jakinaraziko ditu topaketa horiek egiteko egun berriak, larrialdi sanitario hau gainditutakoan ekintzailetza Araban bultzatzea helburutzat duten topaketak egiteko baliatuko direnak, hain zuzen ere. Araba Ekinean ekimenak gaur bertan Europa Jauregian egitekoa zen Start Up Europe Week jardunaldia bertan behera utzi zuen aldez aurretik.

Lurraldeko pertsona ekintzaileei informazioa ematen eta laguntzen jarraituko du Araba Ekinean ekimenak www.alavaemprende.com bere webgunearen eta bere sare sozialen bidez, eta bertatik jakinaraziko ditugu xehetasunez berritasun guztiak.