Araba Ekinean 2024


2024ko edizioan, bere ibilbidearen beste hamarkada bati ekingo dio Araba Ekinean ekimenak, Arabako ekintzailetza-arloan erreferentziazko erakunde gisa duen rolari eusten eta rol hori sendotzen jarraitzeko.

Ekintzailetza-jarduerak dimentsio pertsonal bat du, baita dimentsio sozial garrantzitsu bat ere. Energiarekin, ahaleginarekin, dedikazioarekin eta apustu partikularrarekin batera, zenbait kanpo-elementu aktibatu behar dira, ekintzailetza hori burutu ahal izatea ahalbidetuko dutenak: hurbileko pertsonen laguntza, finantzaketa, beste ekintzaile batzuekin harremana haiekin esperientziak trukatzeko edo orain arte aztertu behar izan ez zenituen esparru berrietarako prestakuntza.

Proiektu ekintzaileak ongi ateratzeko beharrezkoa den harreman-sare eta kolaborazio-sare bat sortzeko premia azpimarratu nahi da edizio honetan.

ESPIRITU EKINTZAILEAK LAGUN ZAITZALA izenburupean garatuko da ekitaldi hau, ekintzailetzari lotutako elementu ukiezin hori baliatu nahian, izateko, pentsatzeko eta egoerei aurre egiteko jarduera ekintzaileak eskatzen duen modu hori baliatzeko, eta, horrekin batera, eta bereziki, ekintzailetzan arrakastaz aritu ahal izateko beharrezkoak diren harremanen –kolaborazioen– sare hori baliatzeko.

Araba Ekinean 2024