2025eko edizioan, Araba Ekinean sariak pertsona ekintzaileen topagunea izatea bilatzen du, ideia eta proiektuak abiarazteko gunea eta sinergiak ezartzeko eta bultzatzeko baliagarriak suertatuko diren harremanen gertalekua.
SAREKO TALENTUA Araba Ekinean 2025ek gure lurraldeko errealitate bat aintzatetsi nahi du: lankidetza-testuingurua eta ekosistema ekintzaile sendo baten esistentzia, bokazio ekintzaileak eta proiektu berrien sorkuntza bultzatzeko balio duten elementuak.
Aurtengo edizioak honako hauetan jarri nahi du arretagunea: gure lurraldean bizi-bizi dagoen enpresa-talentuan eta pertsona horiei esker sortzen diren enpresa eta proiektuetan. Talentua, bere horretan bakarrik, ez baita nahikoa ideia bat aurrera eramateko eta hor sartzen dira jokoan lankidetza, sarea, sinergiak eta ekintzailetza-ekosistema arabarraren kemena, eta pertsona ekintzaile guztiei eskaintzen dizkien aukera guztiak.




