Araba Ekinean 2026


2026ko edizioan, Araba Ekinean sariak pertsona ekintzaileen topagunea izatea bilatzen du beste behin ere, hau da, ideia eta proiektuak abiarazteko gunea, eta sinergiak ezartzeko eta bultzatzeko baliagarriak suertatuko diren harremanen gertalekua.

KUTSATZE EKINTZAILEA lelopean kutsatze baten esanahi positiboa hartzen du ardatz gisa Araba Ekinean 2026 ekimenak, kasu honetan pertsona ekintzaileen lana eta haien adibidea beste pertsona batzuei beren ideiak gauzatzeko edo jada martxan dauden proiektuak garatzeko eta hazarazteko inspirazio-iturri nola izan daitezkeen erakusteko. Araba Estatuan ekintzailetzan aritzeko lurralde interesgarrienetako bat izatera daraman fenomeno birala.

Marko horretan, koordinatuta eta helburu erkide batekin lan egiten duten agente eta ekimen ugariz osatutako Arabako ekosistema ekintzaile indartsua haztegi perfektua da “kutsatzea” heda dadin.

pagina-edicion-2025-imagen-1920×1080

Berriak