Berriak

Tu idea cuenta
“Zure ideiak balio du” lehiaketak izangaien errekorra hautsi du: 64 proiektu aurkeztu dira, iaz baino 21 gehiago
12/04/2021
#DiálogosDeFuturo: Manu Muñoz de I+MED
Manu Muñoz (I+MED): “Arabak ezaugarri guztiak ditu biofarmaziaren esparruan oso gune garrantzitsua izateko”
03/05/2021

Araba Ekinean ekimenak “Zure ideiak balio du 2021” lehiaketaren finalistak iragarri ditu

Lehiaketaren epaimahaiak 20 finalistak hautatu ditu aurtengo edizioan parte hartu duten 64 ideia baino gehiagoren artean Irabazleek 11.000 eurotik gora eramango dute sarietan.

Apirilaren 21ean, joan den asteazkenean, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVII. edizioko finalistak eman ziren jakitera. Urte hauetan, ia 700 ideia eta negozio-proiektu aurkeztu dira, guztira, lehiaketa horretara. Gainera, aurreko edizioetako 3 proiektu finalista eta irabazleren ekintzailetza-esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen.

Proiektuak bultzatzen dituen lehiaketa


Lehiaketa batek zure proiektua bultza dezake” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukera izan ez bazenuen, jarraian ikus dezakezu, lerro hauetan txertatutako bideo grabatuan.


Corowai enpresako Jorge Fernandez de Mendiola izan zen bere esperientzia “Zure ideiak balio du” lehiaketan partekatu nahi izan zuen lehena. Zuhaitzetarako txabolen fabrikazioan dihardu enpresa horrek; KIT formatuko txabolak dira, eta 10 ordu eskasetan muntatzen dira, neurtu eta ebaki beharrik gabe. ““Zure ideiak balio du” lehiaketan parte hartuz konturatu ginen proiektua, nolabait, bideragarria zela. Hortik aurrera gauzak bata bestearen segidan etorri ziren: txabolak homologatzeko laguntzak jaso genituen, eta gure proiektua martxan jartzea lortu genuen”, ziurtatu zuen.

Jarraian, Dryfing enpresako Naia Espinosaren txanda izan zen; neoprenozko jantziak garbitu, lehortu eta desinfektatzeko makinak garatzen ari dira, modu azkar eta errazean. “T@ExplorerByX programatik pasa eta gero, “Zure ideiak balio du” lehiaketan aurkeztera animatu ninduten. Proiektua jendaurrean aurkezteko lehen aldia izan zen niretzat, eta oso lagungarria izan zen buruan nerabilen ideia egituratzeko”, adierazi zuen.

Azkenik, Alias Robotics enpresako Endika Gili entzuteko aukera izan genuen; roboten eta haien osagaien #zibersegurtasuna hobetzen espezializatutako enpresa bat da. ““Zure ideiak balio du” lehiaketan parte hartzea lehen urratsa izan zen, munduko erreferenteak izatera eta Telefonicarekin akordioak egitera ere eraman gaituen bide luze batean”, ziurtatu zuen.

“Zure ideiak balio du” XVII. Lehiaketaren 20 proiektu finalistak

Parte hartu duten 64 ideietatik lehiaketaren epaimahaiak honako proiektu hauek hautatu ditu finalista izateko:

Ideia onenaren On4u Saria:

  • Ferpisa. Ospitaleko ohe motorizatuko eredu bat, ahots bidezko kontrol-funtzioa duena, laguntzaile birtual baten bitartez, pazienteak ohea erabiltzeko eta erizainei deitzeko aukera izan dezan.
  • Aspiraball. Gailu honen buruak noranzko guztietan xurgatzeko gaitasuna dauka, eta, horri esker, hauts esekia harrapa dezake eta aire-espazioan barrena mugi daiteke.
  • Cori. Aplikazio honek diabetesa duten pertsonei laguntzen die beren gaixotasuna hobeto kontrolatzen. Egunerokotik haratago begiratzen laguntzen dizu (joerak eta korrelazioak detektatzen, datuak modu ulergarrian erakusten), eta hobetzeko bidetik jarraitzera animatzen zaitu. Hori guztia, modu guztiz pribatu batean.

Ideia jasangarrienaren Aclima Saria

  • Greco Araba. Web plataforma, herritarrei tamaina handiko hondakinak eskaneatzeko aukera ematen diena hondakin horien kokapena geolokalizatzeko, eta bota eta eramateko bideen planifikazioa errazteko moduan, prozesuaren trazagarritasuna bermatuz.
  • Taper Berde. Nekazaritza-elikagaien erabileretarako ontzi itzulgarriak maileguz hartzeko eta kudeatzeko zerbitzua, itzulketa, bilketa, garbiketa eta berritzea kudeatzeko zerbitzua barne.
  • Tower Garden. Haziak edo hozituak landatzeko dorre bertikalak. Sistema hidroponiko eta aeroponiko desberdina dauka, eta horrek aukera ematen du disoluzio mineralak erabiliz landatzeko, nekazaritza-lurra erabili beharrean.

Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Saria

  • KREART. Mercado / evento de arte destinado a artistas de todo tipo de disciplinas donde puedan vender sus obras.
  • Appbentura. Errealitate areagotuko joko interaktiboa, hainbat istorio eta ibilbide biltzen dituena, non erabiltzaileak interaktuatu beharko duen sariak lortzeko, hiriko mugarrietan eta saltoki atxikietan barrena.
  • Grano a grano. Solteko elikagaien salmenta eta garbiketarako saltoki txikia, saltoki hurbil edo ekologikoen aldeko apustua egin nahi duena.

Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Saria

  • Re-posos. Nagusiki ostalaritzatik datozen kafe-hondarrak kudeatzeko programa baten inplementazioa, produktu birziklatu bat emango lukeena, pelletak fabrikatzeko, ongarriak aberasteko eta beste xede batzuetarako erabilgarri.
  • Tithonus. Kilkerretan oinarritutako janaria sortzea, proteina-iturri alternatibo eta jasangarri baten bila. Intsektu horren irina landareekin konbinatzen da eguneroko janariak sortzeko, cookie edo barra modukoak.
  • Abere. Enpresak digitalizatzeko eta sare sozialak zabaltzeko proiektu berria. Eduki digitalak sortzea toki-produktu jasangarrien eskaria handitzeko.

Industria-ekimen onenaren Michelín Saria

  • Monbolt. Torloju bidezko loturen aurrekarga etengabe monitorizatzeko sistema, torlojuen ustekabeko haustura eta lasaitzeak konpontzeko sortu dena. Alternatiba bat suposatzen du torloju bidezko lotura aurrekargatuen mantentze-planetarako.
  • Kollpost. Konpost-egiteko makina automatiko baten eredua garatzea, komunitate edo elkarte baten ongarrien beharra gogobetetzeko materia organikoa konpost bihurtuz.

Zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Ferrovial Saria

  • Reclamaciones aéreas online. Zerbitzu juridikoa, airelineen eskutik kalte-ordainak lortzeko sortua, eta sistema berritzaile bati esker prozesua errazten duena. Big Datan eta Adimen Artifizialean oinarritutako sistema horrek prozesua bizkortu eta azkartzeko aukera ematen du.
  • Women new era. Digitalizazio eta ekintzailetzari buruzko eta emakumeen talentuari buruzko prestakuntzak, landa-eremuan emakumeen ekintzailetza sustatzeko. 
  • LCB Limpiezas Criogénicas. Industriarako garbiketa-metodoa, CO₂ birziklatuz lortutako izotz lehorreko partikula trinkotu txikien goi-presioko proiekzioan oinarritzen dena. 

Krisitik ateratzeko konponbide eraldatzaileei emandako Fundación Vital Fundazioa Saria

  • Poblarte. 2 ekintza hauetan oinarritzen da proiektua: 1) Arabako Mendialdean proposamen eszeniko bat sortzea, lotutako jarduerak barne; eta 2) eskualdeko irrati bat martxan jartzea.
  • Gure Laguntza. Online plataforma solidarioa, pandemiaren erdian sortu dena eta saltoki eta enpresekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen duena, bitartekari eta komisiorik gabe, bonuak erosteko produktu eta zerbitzuen truke.
  • Rehabilitando rehabilitando. Denbora luzean inolako jarduera ekonomikorik izan ez duten lokal komertzialak gaitzea eta birziklatzea, guztiz egokitutako etxebizitza duin bihurtzeko, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatuz.

Gainera, finalista guztiek honako sari hauek lortu ahalko dituzte: 

  • Eraldaketa sozial enpresarialari emandako RPK sari berezia.
  • Berrikuntzaren Metxa Sari Berezia, izen bereko azeleratzaileak proiektu berritzaileenari eta eskalagarrienari ematen diona. Hurrengo Bootcamp Metxa-n plaza bat edukitzea da saria.
  • Publikoaren Sari Berezia, ideia finalisten azken aurkezpenera bertaratutako publikoaren artean hautatzen dena.

Hautatutako proiektuek jendaurrean defendatu beharko dituzte beren ideiak, datorren irailaren 29anFinalisten aurkezpenean. Hori guztia, puntuak batzeko, eta, horrela, lehiaketa honetako kategorietako batean irabazle bihurtzeko helburuarekin. Gainera, bertaratutako publikoa izango da Publikoaren Sari Berezia in situ bozkatuko duena. Irabazleak jakitera emango dira “Etorkizuna sortuz” 2021eko Ekin Day-ean, datorren urriaren 5ean, 17:00etan.