Berriak

Zein da ekintzailetzan aritzeko forma juridiko onena?
25/03/2022
Bideopilulak ekintzailetzan aritzeko
05/04/2022

Araba Ekinean ekimenaren erakusketa ibiltariak laster amaituko du lurraldean barrena egindako bidaia

Arabako 8 herrietan barrena ibili ondoren, erakusketaren bidaia Rivabellosan amaituko da, non martxoaren 30etik apirilaren 6ra bitarte egongo den.

Araba Ekinean ekimenak erakusketa ibiltari bat antolatu du “Zure ideiak balio du” lehiaketan parte hartu duten ekimen ekintzaileetako batzuk ikusarazteko asmoarekin, eta aste honetan amaituko da erakusketa horrek lurralde historiko osoan barrena egindako bidaia. 

Otsailaren 2an Gasteizen martxan jarri zenez geroztik, erakusketa Guardiatik, Aguraindik, Amurriotik, Maeztutik eta Oiondik igaro da, eta azkenik, Rivabellosan egongo da ikusgai, udaletxeko plazan, martxoaren 30etik apirilaren 6ra bitarte.

Aurtengo nobedade nagusietako bat izan da erakusketa, eta Araba Ekinean-en parte hartutako ekimenetako batzuk erakustea eta programak beren enpresa-garapenerako zer eman duen jakitea izan ditu helburu.

Honako proiektu hauetaz ari gara: Corowai (DIY zurezko etxolak), Chubby Apps (aplikazio mugikorren garapena), Tithonus Foods (Snack jasangarri eta nutritiboak, intsektu eta landareetan oinarrituak), Alias Robotics (Robotikaren mundurako zibersegurtasuna), Aireko erreklamazioak (pertsonei erreklamazioekin laguntzea) eta Poblarte (Arabako Mendialdea dinamizatzeko kultura-programa).

Erakusketa eta “Zure ideiak balio du” XVIII. lehiaketaren izen-emateak itxi ondoren, Araba Ekinean-en 2022ko ekimenaren hurrengo mugarri handia Ekin Day izango da, datorren maiatzaren 25ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.