Berriak

“Laborategi Hiria” programaren 2022ko edizioa aurkeztu du Gasteizko Udalak
03/03/2022
Gasteiz Green Deal Youth Challengek ekonomia berdearen esparruko ideia berritzaileak dituzten 3 startup saritu ditu
14/03/2022

Araba Enpresa Digitalak eCommerce-n aurkeztu du bere prestakuntza-ibilbidea

Jardunaldi eta tailer-sorta honetan, on line salmentaren funtsezko alderdiak aztertuko dira, zure negozio-eredua nola definitu eta zure marketin-estrategia nola aplikatu.

Espainiako biztanleen % 72k online erosten du, eta kopuru hori % 87ra iristen da Indonesian, % 85era UKn eta % 80tik gora Alemanian, Austrian edo USAn. Azterlanen arabera, 2022an e-commerce eskaera guztien ia laurden bat mugaz gaindikoak izango dira. Kontsumitzaileak gero eta ohituagoak daude online eta offline erosketak konbinatzera, eta online erosketa-esperientziari buruzko igurikimenak gero eta handiagoak dira. Zure negozioa prest dago eszenatoki berri honetan?

Online salmentaren funtsezko alderdiak aztertuko dituzten hainbat jardunaldi eta tailerrez osatutako prestakuntza-ibilbide bat prestatu dugu, online edo aurrez aurre: zure negozio-eredua nola definitu, zure marketin-estrategia nola aplikatu eta zure online salmenta optimizatzen lagunduko dizuten alderdi guztiak. Profesional handiak izango ditugu, beren egunerokotasunean arlo horretan lan egiten dutenak eta benetako esperientzia gurekin partekatuko dutenak.

Norentzat da?

eCommerce-ko prestakuntza-ibilbide hau honako hauei zuzenduta dago:

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Jardunaldiak eta lantegiak

Ondorengo ekitaldiek osatzen dute eCommerceren kudeaketarekin lotutako prestakuntza-ibilbidea:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak eCommerceko proiektuetan aktibo.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo Enpresa Digitala helbidera, edo 944 536 262 telefonora deitu.