Berriak

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena
30/09/2021
Juan Luis Cañas eta E-PROCESS-MED 2021eko Araba Ekinean sarien irabazleak
06/10/2021

Araba harro dago “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalera iritsitako ideia ekintzaileez

Arabako ekosistema ekintzailea Europa Biltzar Jauregian elkartu zen “Zure ideiak balio du” lehiaketako 20 proiektu finalistak zein ziren jakiteko.

Joan den asteazkenean, irailak 29, zuzenean jakin ahal izan genuen zeintzuk diren Araba Ekinean-ek antolatzen duen “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalera aurten iritsi diren 20 proiektuak. Gure lurraldeko ekintzaileen ideia berriak eta ikuspegi disruptiboak goraipatzeko topaketa bat.

Hasteko, Igor Salazar, Vitoria-Gasteizko Udaleko Enplegu, Prestakuntza eta Merkataritzako zinegotzia, entzun ahal izan genuen. “Topaketa honetan, berrikuntza eta originaltasuna elkarrekin doaz. Biak funtsezko elementuak baitira gure hiriak aurrera egin dezan”.

Proiektu ekintzaile berriak abian jartzea lehentasuntzat hartzen dugu Euskadin. COVID-19aren krisiaren ondoren ekonomia suspertzeko palanka bat. Ekintzailetza da etorkizuna” esan zuen Leire Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak.

Aurtengo 65 parte-hartzaileak ez dira halabeharrez agertu. Araba da lurraldeko ekintzailetza-ekosistema liderra. Horregatik zorionak eman nahi dizkizuegu guztiei zuen ideiengatik eta ideiak gauzatzeko balioa izateagatik” adierazi du Axier Urrestik, Vital Fundazioaren zuzendari exekutiboak.

Gaur hemen egon diren pertsonak, sormena eta proiektuak entzunda, bide onetik goazela konturatzen naiz. Gure lurraldea sozialki eta ekonomikoki sustatzearen bidetik”, baieztatu du Pilar García de Salazar Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronkako foru-diputatuak.

Etorkizuna irabazteko, jokatu egin behar da


Jon Beltrán de Herediak hitzaldia emango du. Arabako ekintzailea, bideo-jokoen esparruan espezializatua eta FP2 Campus-en zuzendarikidea. Free-To-Play bideo-jokoen nazioarteko lehen campus azeleratzailea da FP2 Campus. “Zauden lekuan zaudela, beti dago zoriontasunera eramaten duen bide bat eta zure lana bide hori bilatzea da. Bide horretan sinetsi behar duzu” baieztatu du Jon Beltrán de Herediak. “Proiektu bati ekiten diogunean ez dakigu oso ondo gauzek nola funtzionatzen duten, baina etengabeko ahaleginak eragiten du gauzak aurrera ateratzea”.

20 ideia finalistak


Ondoren, 20 proiektu finalistak aurkezteko txanda iritsi da:

Ideia onenaren On4U sariaren finalistak:

  • Ferpisa. Ospitaleko ohe motorizatuko eredu bat, ahots bidezko kontrol-funtzioa duena, laguntzaile birtual baten bitartez, pazienteak ohea erabiltzeko eta erizainei deitzeko aukera izan dezan.
  • Aspiraball. Gailu honen buruak noranzko guztietan xurgatzeko gaitasuna dauka, eta, horri esker, airean esekitako hautsa harrapa dezake eta aire-espazioan barrena mugi daiteke.
  • Cori. Aplikazio honek diabetesa duten pertsonei laguntzen die beren gaixotasuna hobeto kontrolatzen. Egunerokotik haratago begiratzen laguntzen dizu (joerak eta korrelazioak detektatzen, datuak modu ulergarrian erakusten), eta hobetzeko bidetik jarraitzera animatzen zaitu. Hori guztia, modu guztiz pribatu batean.


Ideia jasangarrienaren Aclima sariaren finalistak:

  • Greco Araba. Web plataforma bat da, herritarrei tamaina handiko hondakinak eskaneatzeko aukera ematen diena hondakin horien kokapena geolokalizatuta gera dadin. Hala, hondakin-biltzaileek hondakinak dauden lekutik eraman eta botatzeko egin behar dituzten bideen planifikazioa errazten da, prozesuaren trazagarritasuna bermatuz.
  • Taper Berde. Nekazaritza-elikagaien erabileretarako ontzi itzulgarriak maileguz hartzeko eta kudeatzeko zerbitzua, itzulketa, bilketa, garbiketa eta berritzea kudeatzeko zerbitzua barne.
  • Tower Garden. Haziak edo hozituak landatzeko dorre bertikalak. Sistema hidroponiko eta aeroponiko desberdina dauka, eta horrek aukera ematen du disoluzio mineralak erabiliz landatzeko, nekazaritza-lurra erabili beharrean.


Merkataritza eta turismoko Gasteiz ON sariaren finalistak:

  • KREA. Diziplina guztietako artistentzako arte-azoka eta arte-ekitaldia, beren lanak saldu ahal izateko.
  • Appbentura. Errealitate areagotuko joko interaktiboa, hainbat istorio eta ibilbide biltzen dituena, non erabiltzaileak interaktuatu beharko duen sariak lortzeko, hiriko mugarrietan eta saltoki atxikietan barrena.
  • Grano a grano. Solteko elikagaien eta garbiketa-produktuen saltoki txikia, saltoki hurbil edo ekologikoen aldeko apustua egin nahi duena.


Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski sariaren finalistak:

  • Re-posos. Nagusiki ostalaritzatik datozen kafe-hondarrak kudeatzeko programa baten inplementazioa, produktu birziklatu bat ematen duena, pelletak fabrikatzeko, ongarriak aberasteko eta beste xede batzuetarako erabilgarri.
  • Tithonus. Kilkerretan oinarritutako janaria sortzea, proteina-iturri alternatibo eta jasangarri baten bila. Intsektu horren irina landareekin konbinatzen da eguneroko janariak sortzeko, cookie edo barra modukoak.
  • Abere. Enpresak digitalizatzeko eta sare sozialak zabaltzeko proiektu berria. Eduki digitalak sortzea toki-produktu jasangarrien eskaria handitzeko.

Industria-ekimen onenaren Michelin sariaren finalistak:

  • Monbolt. Torloju bidezko loturen aurrekarga etengabe monitorizatzeko sistema, torlojuen ustekabeko haustura eta lasaitzeak konpontzeko sortu dena. Alternatiba bat da torloju bidezko lotura aurrekargatuen mantentze-planetarako.
  • Kollpost. Konpostatzeko makina automatikoaren eredu baten garapena. Makina horrek komunitate edo elkarte batek duen ongarrien premia asebeteko du materia organikoa konpost bihurtuz.


Zerbitzuen sektorearen ekimen onenaren Ferrovial sariaren finalistak:

  • Reclamaciones aéreas online. Zerbitzu juridikoa, airelineen eskutik kalte-ordainak lortzeko sortua, eta sistema berritzaile bati esker prozesua errazten duena. Big Datan eta Adimen Artifizialean oinarritutako sistema horrek prozesua bizkortu eta azkartzeko aukera ematen du.
  • Women new era. Digitalizazioari eta ekintzailetzari buruzko eta emakumeen talentuari buruzko prestakuntzak, landa-eremuan emakumeen ekintzailetza sustatzeko.
  • LCB Limpiezas Criogénicas. Industriarako garbiketa-metodoa, CO₂ birziklatuz lortutako izotz lehorreko partikula trinkotu txikien goi-presioko proiekzioan oinarritzen dena.


Krisitik ateratzeko konponbide eraldatzaileei emandako Fundación Vital Fundazioa Saria:

  • Poblarte. 2 ekintza hauetan oinarritzen da proiektua: 1) Arabako Mendialdean proposamen eszeniko bat sortzea, lotutako jarduerak barne; eta 2) eskualdeko irrati bat martxan jartzea.
  • Gure Laguntza. Online plataforma solidarioa, pandemiaren erdian sortu dena eta saltoki eta enpresekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen duena, bitartekari eta komisiorik gabe, bonuak erosteko produktu eta zerbitzuen truke.
  • Rehabilitando rehabilitando. Denbora luzean inolako jarduera ekonomikorik izan ez duten lokal komertzialak gaitzea eta birziklatzea, guztiz egokitutako etxebizitza duin bihurtzeko, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatuz.


Finalista guztiei entzun ondoren, Grano a Grano proiektua da jendeari gehien gustatu zaiona.

Gainerako irabazleak, baita parte-hartzaile guztiek lortzeko aukera izango duten Eraldaketa sozial enpresarialari emandako RPK sari bereziaren eta Berrikuntzaren Metxa sari bereziaren irabazleak ere, datorren urriaren 5ean emango dira jakitera Ekin Day-ean. Eman ezazue izena!