Berriak

Andromeda Moto: “Motorako arropa sortzen dugu goi-teknologiako material jasangarri eta animalia-larrurik gabekoekin”
November 19, 2020
Psikopombo-k: “Adinekoen talentua eta grina bizirik mantentzen dugu”
November 23, 2020

Araba lehena da estatuko ekintzailetzan, txosten baten arabera

Inpaktuko Ekintzailetza Ekosistemen 2020ko Indizeak, ImpactHub-ek egindakoak, Araba lehen postuan kokatzen du estatuko ekintzailetzan.

Araba lehena da estatuko ekintzailetzan. Hori adierazten da Inpaktuko Ekintzailetza Ekosistemen 2020ko Indizean. Indize hori ImpactHub-ek egin du eta Espainiako ekosistema ekintzaileen inpaktua, garrantzia eta jarduera neurtzen ditu.

Podiuma Madrilek, bigarren postuan, eta Gipuzkoak, hirugarren postuan, osatzen dute. Bestalde, Bizkaia seigarren postuan dago; horrela, beraz, Euskadi ekintzailetzarako ekosistema hoberena duen estatuko lurraldeetako bat da.

Txostenak Espainiako zenbait ekosistema ekintzaileen inpaktua neurtu du 133 adierazle baino gehiago erabiliz, hiru dimentsiotan multzokatuta:

  • Ekonomiaren eta Enpresaren ardatza: Ekonomiaren eta enpresaren arloko aniztasuna eta dentsitatea, konektagarritasuna, aberastasuna sortzea eta banatzea, bizi-maila…
  • Ingurumenaren ardatza: Dentsitate berdea, jarduera ekologikoa, ingurumenaren kalitatea, kontsumo arduratsua…
  • Ardatz soziokulturala: Bizi-kalitatea, kultura-aniztasuna, talentua, bizitza osasuntsua…

Araba izan da hiru ardatz horietan batez besteko nota hoberena atera duena (3,03 puntu) eta ardatz Soziokulturalean lehena izan da 3,07 punturekin, 4. postuan dago Ekonomiaren eta Enpresaren ardatzean 3,11 punturekin eta seigarren postuan dago Ingurumenaren ardatzean 2,9 punturekin.

Aintzatespen osoa azken urte hauetan hainbat erakundek, hala nola Arabako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak, BIC Arabak eta Fundación Vital Fundazioak, beste agente batzuen artean, elkarrekin egin duten ahaleginari; baita beren ideiak errealitate bihurtzeko eta lurraldean aberastasuna sortzeko ekintzailetzaren alde egitea erabaki duten arabarrek egindako lanari ere.

Araba Ekinean atariak eskerrak eman nahi dizkie gure lurraldeak hain ekosistema ekintzaile dinamikoa eta aktiboa izateko beren aletxoa jarri duten pertsona guztiei.

Informazio gehiago txosten osoan.