Berriak

Start-upetan inbertitu nahi duzu? Hau da zergei dagokienez jakin behar duzun guztia
December 17, 2020

Arabako 2020ko ekintzailetzaren hoberena

2020a asalduzko urtea izan da, baina Arabako ekintzailetzak bere burua gainditu du eta berri on hauek utzi dizkigu.

Pandemiaren erruz, 2020a etengabeko erronka izan da ekintzaile guztientzat, baina dena eman dute beren burua berrasmatzeko eta proiektuak aurrera ateratzeko. Izugarrizko ahalegina, gure aintzatespenik handiena merezi duena.

Hain zuzen ere, haiek, Arabako ekintzaile guztiak, baitira aurten berri hoberenak eman dizkigutenak:

Araba lehena estatuko ekintzailetzan

Araba lehena da estatuko ekintzailetzan. Hori adierazten da Inpaktuko Ekintzailetza Ekosistemen 2020ko Indizean. Indize hori ImpactHub-ek egin du eta Espainiako ekosistema ekintzaileen inpaktua, garrantzia eta jarduera neurtzen ditu.

Irakurri.

Ekin Day 2020: ekintzailetzaren moonshotak

Urriaren 6an Arabako sare ekintzailearen zati handi bat bildu zen Europa Biltzar Jauregian Araba Ekinean ekimenaren Ekin Day 2020 ekitaldiari esker. Talentu ekintzailea hezteko moonshotak ezagutu ahal izan genituen ekitaldian, baita erronka berriei aurre egiteko pentsamendua erabiltzen duten enpresen adibideak ere, eta Paco Breeren hitzak ere entzun ahal izan genituen Medici efektuaren potentzialaz hitz egiten.

Irakurri.

Maribel Bajo eta Baigene enpresa Araba Ekinean sarien irabazle

Cafés La Brasileña enpresako presidente María Isabel Bajok eta Baigene enpresak irabazi dituzte Ekintzaile Handiaren eta Araban Ekinean sariak, hurrenez hurren, Ekin Day 2020 ekitaldian.

Irakurri.

“Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketak 9 ekintzaile saritu ditu

Berdin dio zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak ere berdin hasiko dira beti: ideia batekin. Horregatik, Araba Ekinean ekimenean lurraldeko ideia ekintzaile onenak bilatu nahi izan ditugu eta bultzada bat eman errealitate egin daitezen.

Irakurri.

Araba Ekinean ekimenak “startup eta proiektu ekintzaileetan inbertitzen hasteko lehenengo tailerra antolatu du”

Urrian, eta 18 adituren, analistaren eta inbertitzaileren laguntza ordainezinari esker ez ezik, arrakasta izan duten ekintzaileei esker ere, Startupetan eta ekintzaileen proiektuetan inbertitzearen hastapenei buruzko 1. tailerra egin genuen. Metxako Josetxu Silgok, elkarrizketa honetan, honela definitu zuen tailer hori.

Ekin Breakfast-ek sarera egin dute jauzi

2020an mota guztietako ekimen ekintzaileak ezagutu ditugu hainbat hobitan, hala nola etxebizitzak birgaitzea, kirola edo turismoa. Horietan guztietan Arabako era guztietako ekintzaileen esperientzietatik ikasi ahal izan dugu:

LHko ikasleek euren proiektu ekintzaileak erakutsi dituzte Eskola Enpresen Azokan

Beste urte batez, Andre Maria Zuriaren Plazan jarri dute Araba Ekinean ekimenaren Eskola Enpresen Azoka. Goizeko hamarretatik aurrera, Gamarrako Ostalaritza Eskola, Mendizabala, Eraiken, Ciudad Jardín eta Egibide ikastegietako ikasleek Ikasenpresa programaren barnean sortu dituzten zerbitzuak eta produktuak jendaurrean jarri dituzte.

Irakurri.