Berriak

Arabako zortzi ikastetxek parte hartuko dute El Correok bultzatutako StartInnova ekimenean
January 10, 2018
Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala aurkeztu da
January 22, 2018

Arabako ekintzailetzari buruz gogoeta eginez

Jorge Fernández de Mendiolak (Corowai), Sergio Gonzálezek (Innobide), Maite Bravok (Atari Consultores) David Díaz de Duranak (Oboid) eta Nerea Alonsok (Aztes) parte hartu zuten ekintzaileen arteko topaketa batean, gure lurraldeko ekintzailetzari buruzko gogoeta eginez. Ekintzailetza-prozesuaren fase desberdinetan daude bost pertsona horiek (batzuk nekez hasi dira, beste batzuk kokatzeko fasean daude oraindik, eta beste batzuk finkatzeko bidean) eta guztiek ere gogoeta interesgarriak egin zituzten horren harira.

Denen ustez, Araba ekintzailetza bultzatu eta garatzeko haztegi aproposa da, eta, horren eraginez, azken urteotan hainbat ekimen garrantzitsu eta interesgarri sortu dira. Onartzen dutenez, “askotariko ekimenak daude, jardunaldiak, prestakuntza, laguntzak, programak eta abar, ekintzaileei lehen urratsak egiten laguntzen dietenak. Baina guk benetan behar duguna negozioa sortzeko laguntza da, gure proiektuek daukagunaren eta ez daukagunaren arabera egingo dutelako aurrera”. Horregatik interesgarritzat jo zuten “BIND 4.0 eredua beste sektore eta industria batzuetara eramatea. Oso oso interesgarria litzateke, hortik benetako proiektuak sortzen direlako, proiektu batek beste bezero batengana eramaten zaituelako….eta horrela hastea errazagoa da” ziurtatu dute.

Nabarmendu zuten, halaber, “enpresetan barne-ekintzailetzaren bidea landu beharko litzatekeela, eta enpresa sortu berrien eta merkatuan denbora gehiago daramaten enpresa handiagoen arteko lankidetzarako dinamikak sortzeko aukera aintzat hartu. Batzuek ideia berriak, proiektuak, aukerak eta malgutasuna dakartzate berekin, eta besteek merkatuaren ezagutza, baliabideak eta egonkortasuna”.

Bost ekintzaile horien arteko topaketan galdera bat nagusitu zen: zer egin dezakegu Arabako ekosistema ekintzailea eraikitzen jarraitzeko?Argi dagoena da ekintzaileen artean sinergia sendoagoak sortu behar direla, baina ahalegin guztiak enpresen premiei erantzuteko bidean jarrita. Azken buruan, gure denbora oso baliotsua da, eta, ekintzaileok bizi garen zalantza-testuinguruan, berme eta segurtasunaren beharrean gaude bizirauten eta hazten jarraitzeko”.

Topaketa emankorra eta interesgarria izan da, balio handiko eta eskertzeko moduko gogoetez betea.