Berriak

INIZIA Arabacamus «Cori – Better Diabetes» eta «Trach Scope» saritu ditu 2021eko edizioan
15/12/2021
Nola eragiten die TicketBAIk proiektu ekintzaileei?
18/01/2022

Arabako Foru Aldundiak enpresa berriak sortzeko eta finkatzeko programa “Ekintzailetza Araban 2022” aurkeztu du

Eskaerak aurkezteko epea 2022eko urtarrilaren 1ean hasiko da eta 2022eko martxoaren 1ean 14:00etan bukatuko da.

Arabako Foru Aldundiak 2022ko “Ekintzailetza Araban laguntza-programerako epea ireki du. Programen helburua da Araban enpresa berriak sor daitezen sustatzea eta enpresak sendotzeko eta hedatzeko prozesuetan laguntzea, Arabako produkzio- sarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten erakundeei diru-laguntzak emanez.

Erakunde onuradunak

Enpresa berriak

  • Arabako pertsona fisikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua dutenak.
  • Arabako pertsona fisiko edo juridikoak, gehienez ere bi urteko antzinatasuna dutenak jarduera hasten denetik edo eskaera egiten den egunean eratu zirenetik.
  • Jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako pertsona juridikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkeztuz.
  • Egoitza edo jarduera Arabatik kanpo duten pertsona fisiko edo juridikoak, lurraldean jarduera-zentro bat lekuz aldatzen/ezartzen dutenak.

Sendotzea eta hedatzea

Araban jarduera-zentroa martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, azken lau urteetan (2018- 2021) Araban Ekintzailetza programaren laguntzak jaso dituztenak enpresa berriak sortzeko fasean, eta gutxienez enplegu bat eta gehienez hamar dituztenak (sustatzaileak alde batera utzita).

Gastos subvencionables

Enpresa berriak

  • Merkatu-azterketak eta/edo bideragarritasuna. Proiektuarekin zerikusia duten txosten, azterlan eta aholkularitza tekniko espezifikoak.
  • Prototipoak diseinatu eta eraikitzearen ondoriozko gastuak (muga: 10.000,00 €). Patenteak, homologazioak, erabilgarritasun-ereduak eta marka komertzialak eskatzeko, emateko eta erregistratzeko hasierako gastuak (muga: 10.000,00 €).
  • Jarduerarekin zuzenean lotutako berariazko ikastaro teknikoetara joatea (< 350 ordu), betiere prestakuntza arautuan dagoen eskaintzaren barruan sartzen ez badira (3.000,00 €-ko muga).
  • Diruz lagun daitekeen proiektuari lotutako komunikazio-gastuak (20.000,00 €gehienez). • Ibilgetuan egindako beste inbertsio batzuk, lursailak, eraikinak eta ibilgailuak izan ezik.

Sendotzea eta hedatzea

  • Aholkularitza eta kanpo-aholkularitzako lanak, juridikoak barne.
  • Azterketa teknikoak.
  • Komunikazio-gastuak (10.000,00 €gehienez).
  • Kudeaketa hobetzeko prestakuntza (< 350 ordu).
  • Ekoizpena eta lehiakortasuna handitzeko erosketa ibilgetua.
  • Teknologoa edo negozioaren garatzailea kontratatzeko gastuak.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak dira aurkeztu direnak eskaera aurkeztu duten epetik aurrera eta 2022eko abenduaren 19ra arte, egun hori barne. Gastu diruz lagungarriko zenbateko minimoa, 100,00 euro. Diru-laguntzako zenbateko minimoa, 1.500,00 euro.


Epea urtarrilaren 1ean irekiko da eta 2022eko martxoaren 1ko 14:00ak arte irekita egongo da. Izapideak elektronikoki egin daitezke Arabako Foru Aldundiaren webgunean, edo bestela modu presentzialean Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza, 5; 01001 Vitoria-Gasteiz).

Interesatuta daudenek “Araban ekinean 2021” programari buruzko informazio guztia aurkitu dezakete laburpen-fitxan.