Berriak

Martinez Zabala Familiaren upategietako Lourdez Martinez eta Chubby Apps, Araba Ekinean ekimenaren 2023ko sarien irabazleak
04/05/2023
Orlegi: «Gure helburua da ibilbide guztiak Eraztun Berdekoak bezain berdeak izatea».
25/05/2023

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena

Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak eta Vital Fundazioak enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza- hitzarmena berritu dute, HASTEN eta FINKATZEN programen bidez.

Programak, Hasten eta Finkatzen, Arabako Ganberako Enpresak Sortzeko Arloaren bidez kudeatzen dira. Ganbera Arabako ekintzailetzaren erreferente argia da, urtero Merkataritza Ganberaren babesa eskatzen duten 300 ekintzailek baino gehiagok bermatua.

Ganberaren erantzukizuna izango da, Enpresak Sortzeko Arloaren bidez, ekintzaileari laguntza integrala ematea, enpresa-proiektu bat garatzeak dakarren erronkari arrakastaz aurre egin ahal izateko.

Bestalde, Vital Fundazioak 20 poltsa ekonomiko emango dizkie hitzarmen honen xede diren programetan parte hartzeko hautatutako proiektuei. Akordio hori Fundazioaren lehentasun nagusietako bat da: Araban enplegu-aukera berriak sortzera bideratutako ekimenen alde egitea.

Hasten programa ikusi

Finkatzen programa ikusi