Berriak

Big Data, e-commerce eta Vodka arabarra Arabako Ganberaren Emprende T 2017 jardunaldian
07/06/2017
ID-EMERG, telefonoan informazio klinikoa biltegiratuz bizitzak salbatzeko aplikazio bat.
14/06/2017

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak ekintzailetzari laguntzeko programak sustatzen dituzte

Arabako Ganberak, Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zerbitzuaren bitartez, eta Vital Fundazioak, ekimen ekintzaileei laguntzeko bi programa sustatu dituzte. Hasten eta finkatzen programak dira, eta enpresa sortu berriak edo azken bi urteetan sortutakoak izan daitezke haien onuradun.

HASTEN programak, Araban enpresa-proiektu bat garatzen ari diren eta jarduera oraindik hasi gabe duten ekintzaileak ditu jomugan.

FINKATZEN programak, berriz, gehienez 2 urteko antzinatasuna duten enpresa sortu berriak ditu jomugan, enpresa-proiektua oraindik finkatze-fasean daukatenak. Mikroenpresak izan behar dute nahitaez, hau da, 10 langile baino gutxiago eduki behar dituzte.

Programa bakoitzean 10 enpresa-proiektu hautatuko dira, Vital Fundazioaren eskutik 1000 eurorainoko poltsa ekonomikoa jasoko dutenak. Banan banako aholkularitza- eta jarraipen-programa batean parte hartzeko aukera ere izango dute, Arabako Ganberako Enpresak Sortzen eta Finkatzen Laguntzeko Zentroan. Proiektuak hautatzerakoan hainbat alderdi balioetsiko dira, hala nola berrikuntza-maila, bideragarritasuna eta potentzialtasuna, talde sustatzailearen ahalmenak edo ideiaren definizio-maila.

Gehiago jakiteko, sartu Hasten programaren edo Finkatzen programaren lotura honetan, eta bertan haiei buruzko xehetasun guztiak aurkituko dituzue.