Berriak

“Negozio-ideia batek berehala atera behar du merkatura aukera bat ez galtzeko”
31/05/2018
Ajebask Arabak gazte-ekintzailetzako zazpi programa jarri ditu martxan, Gasteizko Udalaren laguntzarekin
25/06/2018

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak “Hasten” eta “Finkatzen” programak jarri dituzte abian

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak bigarren urtez jarraian ekintzailetzari laguntzeko “Hasten” eta “Finkatzen” programak aurkeztu dituzte. Programa horietan enpresa onuradunek 1.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa jasotzen dute, baita aholkularitza pertsonalizatuko programa bat ere.

“Hasten” programa hasierako fasean dauden proiektutara dago zuzenduta (sustatzaileek ezin dute Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egon), eta “Finkatzen” programaren kasuan, hartzaileak sortu berri diren eta finkapen-fasean dauden proiektuak dira (ezin dute Ekonomia Jardueren gaineko Zergan duela bi urte baino gehiago alta emanda egon), eta gainera 10 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak izan behar dute. Guztira 10 enpresa aukeratuko dira programa bakoitzean.

Aukeratzeko irizpideak berdinak dira bi deialdietarako. Balioetsiko dira ekimenaren berrikuntza-maila, bideragarritasuna eta potentziala, talde sustatzailearen balioa, eta ekimenaren definizio- eta argitasun-maila.

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte dago irekita.

Esteka honetan Hasten programaren oinarriak aurki ditzakezu, eta beste honetan Finkatzen programarenak.