Berriak

Ajebask Arabak gazte-ekintzailetzako zazpi programa jarri ditu martxan, Gasteizko Udalaren laguntzarekin
25/06/2018
BIND 4.0 programak enpresen eta startupen arteko sinergiak sortzeko hirugarren edizioa aurkezten du
09/07/2018

Arabako Ganberak zerbitzu-sektorerako Txandaketa programa aurkeztu du

Arabako Ganberak berriz ere aurkeztu du Zerbitzu Sektoreko Txandaketa Programa, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailarekin batera sustatua eta zuzendua. Zerbitzu-sektoreko enpresen transmisioa erraztera bideratutako zerbitzua da, betiere kaleko establezimenduak badituzte. Zer lortzen da programa horren bitartez? Laguntza pertsonalizatua, doakoa eta konfidentziala, negozioa eskualdatu nahi dutenentzat nahiz enpresa bat eskuratuz ekintzaile izan nahi dutenentzat.

Zure negozioa eskualdatu nahi baduzu, Zerbitzu Sektoreko txandaketa Programak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu:

» Helburua lortzeko jarraitu beharreko bideari buruzko aholkularitza.

» Erosle izan daitezkeenen bilaketa aktiboa.

» Komunikazio-plana egiteko laguntza.

» Negozioaren salmenta-txostena egitea.

» Negozioaren balorazio ekonomikoa egiteko laguntza.

» Transmisioa gauzatzeko prozedura osoan laguntzea.

Negozio bat eskuratu nahi baduzu, programa honekin honako hau lor dezakezu:

» Negozioen bilaketa aktiboa, profil profesionalaren arabera.

» Aukeratutako negozioaren bideragarritasuna aztertzeko aholkularitza.

» Enpresa-plana eta plan ekonomiko-finatzarioa egiteko laguntza.

» Transmisioa gauzatzeko prozedura osoan laguntzea.

» Enpresa berria martxan jartzeko laguntza.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu honako esteka honetan.