Berriak

90 B2B bilera baino gehiago hartu ditu Europa Biltzar Jauregiak
24/05/2022
Carlos Delclaux eta Inalia enpresa, Araba Ekinean 2022ko saridunak
25/05/2022

Arabako ideia ekintzailerik onenak Europa Biltzar Jauregian elkartuko dira

“Zure ideiak balio du” lehiaketako 23 proiektu finalistak Europa Biltzar Jauregian elkartu dira beren ideiak jendaurrean eta Araba Ekinean ekimeneko epaimahaiaren aurrean defendatzeko.

Joan den ostegunean, maiatzak 19, zuzenean jakin ahal izan genuen zeintzuk diren Araba Ekinean ekimenak antolatzen duen “Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalera aurten iritsi diren 23 proiektuak. Gure lurraldeko ekintzaileen ideia berriak eta ikuspegi disruptiboak goraipatzeko topaketako finala izango da.

23 ideia finalistak

Hasteko Merkataritzako eta Turismoko Gasteiz ON Sarian (1.000 €) izandako proiektu finalistak ezagutu ditugu:

  • Claudia Vairok eta Mikel Romeok Salt Room aurkeztu digute: “Haloterapiarekin lotutako zerbitzu-frankizia instalatzea, arnas sistemaren afekzioak, larruazalaren arazoak, eta estres- eta akidura-egoerak hobetzeko bereziki egokia den tratamendua ”.
  • Urkideko ikasle Martín Urkolak Eterrace aurkeztu digu: “Ezpainzapitako adimenduna, zeinaren helburua taberna eta jatetxeetan 50 eurotik beherako komanden ordainketa bizkortzea den“.
  • Vanessa Sánchezek Walk on the basque side aurkeztu du: “Erriberagoitia modu berritzailean ezagutarazteko bideak“.
  • Maitane Sáezek La cabaña pottery & plants kontatu digu: “Gune berritzaile bat sortzea Sarrian osasun fisiko eta psikikoa sustatzeko, yoga- eta pilates-saioak, zeramikako eta planten tailerrak, eta bestelakoak eskainiz”.


Ondoren  ekimen jasangarri onenaren Aclima Sarian (500 €) finalista izandako ideien txanda izan da:

  • Sara Aizpuruk eta Sofía María Garlitok Eguzkilaz aurkeztu dute: “Ekologikoagoa den inprimagailu-modelo baten garapena, zeinak argi ultramorean eta paper berezi berrerabilgarrian oinarritutako inpresio-teknika bat erabiltzen duen”.
  • Mara Beltrán de Guevarak Phone Solar Charger aurkeztu du: “Eguzki-energiarekin dabilen gailu mugikorren kargatzaile baten garapena”.
  • Gorka Pradasek eta María Saball-ek Lasai-lasai aurkeztu dute: “Hirietako paketeriaren kudeaketa jasangarri baterako eredua, zentro logistiko bat sortuz ondoren hiriko hainbat gunetarako cargo bike edo ibilgailu elektrikoekin banatzeko banaketa-korridoreen bidez”.


Ideia onenaren On4u Sarian (500 €) izandako ideia finalistak honako hauek izan dira:

  • Urkideko ikasle Uxue Arriluceak, Leyre Arriluceak eta Álvaro Luzuriagak Transporpet aurkeztu dute: “Lekualdaketetako garraioetan maskotaren egoera monitorizatu ahal izateko soluzio teknologikoa, garraio hori hobetuko duten gailuak urrutitik eraginez“.
  • Jose Luis San Pedrok eta Roberto Calvok Task app aurkeztu dute: “App multiplataforma baten garapena, zeinak, datu handien azterketaren bidez, eta Big Data eta Adimen Artifiziala erabiliz saltokiei erabaki onenak hartzen lagunduko dien errentagarritasun handiagoa izateko“.
  • Ibon Muruamendiarazek eta Kirmen Kneisz-ek Action glasses aurkeztu dute: “Kirol-babeseko betaurrekoak, erregulazio fotokromatikoarekin, nabigazio-funtzioarekin eta autograduazioko funtzioarekin“.


Ondoren, industria-ekimen onenaren Michelin Sarian (1.000 €) finalista izandako ideiak ezagutu ditugu:

  • Irma Vitorianok Auténtica aurkeztu digu: “Fabrikazio gehigarriaren sektorerako hornidura digitaleko katea, eta ordezko pieza digital eta 3Dn inprimagarriak”.
  • Millán Garcíak i-MET 3D aurkeztu du: “Fabrikazio gehigarri metalikoko zerbitzuak LMD-WP teknologiarekin (Laser Metal Deposition / Wire&Powder), ingeniaritza alderantzikatuko zerbitzuak indartuz“.
  • HMG Cilindros mecánicos Mikel Higuerasen ideia bat da: “Konponketa-zerbitzuak eskaintzen dituen mantentze-lan industrialen sektore profesionaleko enpresak sortzea, hala nola zilindroen fabrikazioa, nekazaritza-sektoreko enpresen eta industria-sektoreko enpresen premiei erantzutera zuzendutakoa“.


Nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Sarian (1.000 €) izandako ideia finalistak honako hauek izan dira:

  • Powerfultree: parke agrivoltaikoen sektorean proiektuak garatzeko enpresa bat, parke horietan nekazaritza-ustiapenak eta parke fotovoltaikoak uztartuz. “Agritechvoltaics” soluzio berritzailea biltzen du, zuhaitz bakoitzaren informazioa eta datuak biltzea ahalbidetzen duena.
  • Igor Vizcargüenagak eta Oscar Santiago Guiok Insektfood aurkeztu digute: “Intsektuen komertzializazioa etxe-abere, abere exotiko eta granja-abereentzako nutrizio-balio handiko elikagai gisa“.


Ondoren zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Prezero Sarian (1.000 €) izandako ideia finalistak ezagutu ditugu:

  • Argirantz app Argian Climbing eskala Gunearen proiektu bat da, eta motibaziorako eta hazkunde pertsonalerako aplikazio bat garatzea bilatzen du, betiere pertsonen ongizatetik haien osasuna zein gaitasun ekonomikoa hobetzeko helburuarekin.
  • Yaiza Martínezek Musikagara aurkeztu du: “Zenbait arlo soziosanitariori aplikatutako musikoterapia-zerbitzua. Musikoterapiarekin lotutako saio, tailer eta jarduerak egitea, eta aholkularitza mendekotasun-egoeretan“.
  • Neolaborum Adriana de León-en ideia dugu: “Giza Baliabideen B2B market place, zeinak kandidaturen hautaketa-prozesu berritzaile bat egiten duen, alderantzikatutako hautaketaren kontzeptuaren bidez, non enpresek ez duten zertan enplegu-eskaintzarik argitaratu, eta, aitzitik, zuzenean sartzen dira plataformako kandidaturen hautaketan”.


Honako hauek dira eraldaketa sozial enpresarialeko RPK Sari Berezian (1.000 €) izandako ideia finalistak:

  • Andrea Abáigarrek eta Maialen Martínezek Hasta la teta aurkeztu dute: “Gasteizen amatasunaren etapan emakumeari arreta eta asistentzia indibidualizatua emateko zerbitzu bat sortzea eta sustatzea, eta ondoren online sare nazional bat sortzea.
  • OYE! Ana Cáceres-en ideia bat da: “Araialdeko orientazio-zerbitzu ibiltaria, lan-gaikuntzarako hainbat prestakuntza-jarduerarekin batera doana, laneratzeko zailtasun handienak dituzten talde sozialei zuzendutakoa”.
  • Susana Saguer-ek Amaetxea aurkeztu digu: “Laudioko hutsik dagoen gune bat birgaitzea emakumeentzako erakunde arteko gune bat sortzeko, non harrera-zerbitzua eskainiko den”.


Azkenik, krisialditik ateratzeko soluzio eraldatzaileenaren Fundación Vital Fundazioa Sarian (1.000 €) finalista izan diren proiektuak: 

  • Komedialdia Maria del Rosario Mardarasen ideia da: “Umorezko Jaialdi bat antolatzea Gasteizen, sektore guztien arteko lankidetza-sare bat sortuz“.
  • Stephanie Pauleck-ek Naturaren lagunak aurkeztu digu: “Granja-eskola bat sortzea Olarizu ondoan, baratze- eta abeltzaintza-ustiapen jasangarria, jarduera ludiko eta pedagogikoak, eta alojamendua uztartuko dituena“.

TransportPet publikoaren sare bereziaren irabazle


Aurkezpen guztiak entzun ondoren, ekitaldira bertaratu den publikoak erabaki du bere ideia faboritoa TransportPet dela, guztiak ere Urkideko ikasle diren Uxue Arrilucearen, Leyre Arrilucearen eta Álvaro Luzuriagaren proiektu bat. Zorionak!

Sari-ematea maiatzaren 25ean Ekin Day ekitaldian 

Gainerako irabazleak zein diren jakiteko maiatzaren 25eko hurrengo Ekin Day ekitaldira arte itxaron beharko dugu. ‘Bide berriak esploratuz’ izenburupean, Araba Ekinean ekimeneko jardunaldi nagusiak lurraldeko proiektu esperantzagarrienetako batzuen aurrerabideari agerikotasuna eman nahi dio, eta bertan parte hartuko dute, halaber, Mondragon Taldeko Eraldaketa Sozialeko koordinatzaile Ibon Anterok, eta Isabel Mellén ikertzaile eta dibulgatzaileak.