Berriak

Martxan dago Vitoria-Gasteizko Enpresa sendotzeko programa
19/10/2017
Ideia berritzaileak dituzten 20 gazteren bila dabil Explorer programa
16/11/2017

Arabako sei enpresa BIND 4.0 programan parte hartzeko hautatu dituzte

Arabako sei enpresa hautatu dituzte Basque Industry 4.0 edo BIND 4.0 (jende gehienak horrela deitzen dio) programan parte hartzeko. Konpainia horiek honako hauek dira: Globe Testing, Karten Space, Liz Solutions, Mizar Additive Manufacturing, Optimitive Data Analisys eta Optimus 3D . Gainera, beste 27 enpresak parte hartuko dute azelerazio-programa honetan.

Bind 4.0 programa lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da, lehen urratsak egiten ari diren startupen azelerazioa erraztu nahi duena, startupen eta lehen mailako beste enpresa batzuen (Mercedes-Benz, Iberdrola, Michelin, Repsol edo Aernnova, besteak beste) arteko lankidetzaren bitartez. Horrela, enpresek soluzioak lortzen dituzte kanpotik eta startupek euren zerbitzuak proiektu zehatz batean garatuz euren jarduera azeleratzeko bide bat aurki dezakete.

Hautetsitako enpresak honako sektore hauetakoak dira: fabrikazio gehigarria, IoT, Big Data, zibersegurtasuna edo robotika kolaboratiboa.