Berriak

Arabaren landa-garapena bultzatzen ari diren inpaktuko 5 ekintzaile
24/06/2021
Ekin Day ekitaldia urriaren 5ean izango da, ekintzailetzak lurraldeen faktore eraldatzaile gisa duen zeregina protagonistatzat hartuta.
08/09/2021

“Araban Ekinean” programak 1.000 enplegu baino gehiago sortzen lagundu du 2015 eta 2019 artean

encuesta emprender en alava

2015. urtetik 2019. urtera bitartean ekintzailetzara bideratutako foru-laguntzak baliatu dituzten proiektuen % 80k indarrean jarraitzen dute, eta 1.000 enplegu sortu dituzte Araban.

Enpresa berrien sorkuntza dugu funtsezko oinarrietako bat enplegua eta aberastasuna sortzeko. Enpresa-proiektu berriak garatzeko Arabako Foru Aldundiak duen zuzenean laguntzeko erreminta nagusia dugu “ARABAN EKINEAN” laguntza-programa, eta programa hori ebaluatu dugu, 2015. urtetik 2019. urtera bitarte dirulaguntza lortu zuten proiektuen egoera aztertuta. 

Beren enpresa-jarduerarekin zein enpresek jarraitzen duten, enpresa horien egungo egoera zein den, ekonomiarekin eta enpresa-sorkuntzarekin lotutako zein bilakaera duten, beren enpresa-espektatibak betetzen ote dituzten eta Covid-19ak eragindako pandemiaren inpaktua zein den jakin nahi genuen.

Helburu horiekin, diruz lagundutako proiektuen jarraipen-lana egin dugu, hau da, denbora-tarte horretan guztira programaren dirulaguntzaren onuradun izan diren 232 pertsona fisiko edo juridikoei bidalitako inkesta bat lantzeaz, bidaltzeaz eta aztertzeaz arduratu gara.

Lortutako datuak positiboak dira oro har, eta biziraupen-tasa handia dago “ARABA EKINEAN” programaren laguntzen onuradun diren Arabako enpresen artean, % 80 inguru kalkuluen arabera, portzentaje hori % 70era murrizten delarik antzinatasuneko laugarren urtetik aurrera.  

2019. eta 2020. urteei buruz informazioa aurkeztu duten enpresek bi urte horietan izandako salmenten batezbestekoa 354.044,79 euro eta 377.033,67 euro da hurrenez hurren, baina datuak oso sakabanatuta daude betiere, onuradunen izaera eta enpresa-garapen maila desberdina kontuan izanda. 

2019 2020
Salmenta totalen batezbestekoa 354.044,79 € 377.033,67 €
Salmenten batezbestekoa <500.000 € 133.728,08 € 137.818,43 €

2019an 500.000 eurotik gorako fakturazio-zifra deklaratu zuten enpresen % 17k, eta % 83k zenbateko horren azpitik; enpresen % 50 pasatxo, aldiz, 100.000 eurotik beherako salmenta-atalasean daude. 2020. urtearen inguruan lortutako informazioak aldaketa txiki batzuekin berresten du banaketa hori.

Enpresen % 22k adierazten zuten beren esportazio-jarduera atxikitzen zutela, eta enpresa horietatik % 66k 10 enplegu baino gutxiago dituzte eta % 59 industria-sektorekoak dira.

Enpleguari dagokionez, erantzun duten enpresen % 73k 1-5 enplegatu dituzte, % 14k 6-10 enplegatu eta % 13k 10 pertsona landun baino gehiago. 

Datuen estrapolazio bat eginez, aldi horretan sortutako enpresen aldetik Araban 1.000 enplegu inguru atxikitzen direla esan dezakegu.

Nabarmentzekoa da proiektuetako emakume ekintzaileen kopurua arian-arian gehitzen ari dela: proiektuen % 35,58k emakumeren bat biltzen zuten proiektuaren sustatzaileen artean, eta proiektuen % 12,5 emakumeek soil-soilik sustatutakoak ziren.

Bestalde, Arabak dituen 51 udalerrietatik 23tan izan da “ARABA EKINEAN” programaren laguntza izan duen enpresa-jarduera berri baten ezarpenen bat.

Pertsona ekintzaileen % 80k positiboki kalifikatzen dute beren enpresaren bilakaera, eta % 74k uste dute bete egin direla ekintzaile gisa zituzten espektatibak. Etorkizunari begira adierazten dituzten bilakaera-perspektibak positiboak dira, Covid-19aren inpaktua gorabehera, inkesta egin dutenen % 78 modu negatiboan hartu baititu eraginpean.

Inkesta egin duten gehienek emandako erantzunen arabera, gaur egun dagoen zailtasun nagusia Covid-19ak eragindako krisia da. Gainera, parte-hartzaileek finantzaketa lortzeko, merkatuetara sartzeko eta erakundearen kudeaketa gauzatzeko zailtasunak dituztela egiaztatzen da, eta Administrazioaren laguntza handiagoa eskatzen dute enpresa-proiektuaren lehenengo garapen-urteetan. Esker ona ere adierazten dute Arabako Foru Aldundiko teknikarien aldetik jasotako zerbitzua dela eta. 

Honako hauek dira lan honen harira lortutako datu nabarmenen arteko batzuk:

Txosten osoa.