Berriak

Susana Malón (Lumínica Ambiental): “Espezializazioari esker, krisiei aurre egin ahal izan diegu eta erreferente bihurtu gara”
21/06/2021
encuesta emprender en alava
“Araban Ekinean” programak 1.000 enplegu baino gehiago sortzen lagundu du 2015 eta 2019 artean
01/09/2021

Arabaren landa-garapena bultzatzen ari diren inpaktuko 5 ekintzaile

Proiektu hauek argi eta garbi erakusten digute ekintzailetza dela erreminta onenetako bat Arabako landa-lurraldeen garapena bultzatzeko.

Ekainaren 23an (asteazkena) Araba Ekinean ekimenaren Ekin Breakfast ekitaldien beste edizio bat egin genuen, eta urriaren 5ean izango den Ekin Day ekitaldiaren atarikoa izan zen edizio hori. Oraingoan, lurraldeko hainbat tokitako proiektu ekintzaileak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu, lurraldea kohesionatzeko eta Araban produkzio-sare traktore bat sortzeko lagungarri diren proiektuak, hain zuzen.


“Aurre-Ekin Day: Lurraldean ekitea” ekitaldia galdu bazenuen, grabatuta ikus dezakezu lerro hauen gainean txertatuta dagoen bideoan. 


Lehenik, Impact Hub Donostia enpresako Josune Razkinek ekintzailetzak lurraldeen garapenean duen garrantziaz hitz egin digu. “Impact Huben ekintzailetzako ekosistema guztiak aztertzen saiatzen gara. Gauza oso konplexua dira, elkarren arteko erlazio eta geruza askorekin: ekonomikoak, sozialak, ingurumen-arlokoak…”, esan duenez. Inpaktuko Ekintzailetza Ekosistemen Indizearen 2020ko edizioak Estatuko ekintzailetzaren buruan jarri zuen Araba. “Neurri batean ardatz soziokulturalari esker, zeinak eragin handia duen beste bi ardatzetan: ekonomiko-enpresariala eta ingurumen-arlokoa”, adierazi du Josunek.

Ondoren, Aiara Valley proiektua aurkeztu zigun Julio Usandizagak. “Landa Berrikuntzako Polo bat sortzeko ideiatik sortu da gune hori. Egoitza gisa erabiltzen dugun jauregi-etxean pizgarri izan genuen espiritu berritzailearen jarraitzaile dugu asmoa eta gure garaietara egokitzen saiatu gara”, esan duenez. “Arrazoiren batengatik edo bestearengatik atzean geratu diren landaguneak jendeztatzen lagundu nahi dugu. Eta Garapen Jasangarrirako Helburuak buruan ditugula egin nahi dugu”.

Guikuri Moda etxeko Nuria Lopez de Letonaren kasuan, Murgako landetxe batean hasi zen dena.“Arropa erostea esperientzia bat bihurtzeko ideia dago hasieran. Sare sozialek asko lagundu ziguten geure burua ezagutarazten eta kokatzen. Duela hiru urte lokal propio batera aldatu ginen, Manurgan. Leku handiago batera, eta bertan desfileak eta mota guztietako ekitaldiak antolatu ahal izan ditugu”, adierazi duenez. “Iaz Marisak bat egin zuren proiektuarekin eta kooperatiba bat sortu genuen. Horren harira, gure denda herri guztietara hurbiltzea bururatu zitzaigun denda ibiltari batekin: autobus bat. Erantzuna ezin hobea izan da.

Bestalde, Juan Manuel Lavín-ek Villa Lucia bost zentzumenekin aurkeztu zigun: Gaztelaniaz guztiz eskuragarria den ardoaren lehenengo museoa da. “‘En tierra de sueños’  (Amets-lurraldean) deitutako 4D esperientzia bat daukagu, erabat eskuragarria eta inklusiboa, eta horrek nazioarteko 17 sari irabazarazi dizkigu”, adierazi duenez.

Azkenik, Dronetikan Airworks enpresako Iker Pastorrek dronen enpresa bat sortu zuen Zalduondon. “Udalak zein kuadrillak asko lagundu digute. Dronen bidez eskainitako aire-zerbitzuetan espezializatuta gaude: kirol-ekitaldiak filmatzearekin eta zuzeneko emanaldiekin hasi, eta salbamendu-lanekin eta azpiegituren gainbegiratze-lanekin buka. Landa-ingurune batean gaudenez, nekazariei ere zerbitzuak ematen hasi gara, beren plantazioen egoera zein den bizkor eta eraginkortasunez egiazta dezaten laguntzeko”, adierazi du.


Araba Ekinean ekimenaren hurrengo Ekin Breakfasten gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.