Berriak

Europak Vitoria-Gasteiz aukeratu du Startupen astea aurkezteko
28/02/2018
Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldiak azeleratzaileek ekiteko betetzen duten zeregina azpimarratzen du
05/03/2018

Arrazoirik nahi Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldira bertaratzeko?

Izenburu oso luzea da, egia da hori, Europako hainbat eta hainbat hiritan egiten den ekitaldi baterako (ikusi hemen zein hiritan). Europako Batzordeak eta Startup Europe jardunak sutatutako ekimena da tokiko startupen praktika onenei agerikotasuna eman eta lurralde bakoitzean ekosistema propioen prestakuntza sustatzeko. Eta, bai, ekitaldia hartuko duen hirietako bat Vitoria-Gasteiz da. Martxoaren 5ean izango da, eta bost arrazoi emango dizkizugu ekitaldia ez galtzeko.

1.arrazoia: Arabako startupen ekosistemaren gailenena bilduko da bertan

Startup bat baduzu, startup bati zerbait saldu nahi badiozu, startup bati zerbait erosi nahi badiozu, kolaborazio-proiektuetarako startupak bilatzen dituen enpresa handi bat bazara edo arlo hau interesatzen bazaizu, bai edo bai egon behar duzu bertan, interes handiko ponentzia eta mahai-inguruen eskutik Arabako startupen eragile nagusiak izango ditugulako bertan, eta zuk ezin duzu gutxiago izan.

2.arrazoia: proiektu-azeleratzaile bat zer den eta zertan lagun zaitzakeen jakingo duzu

Eta are hobeago beharbada, Arabako azeleratzaile eta azaleratutako enpresen benetako kasuak ezagutuko dituzu. Lehenik, gure lurraldekoak izanik Arabatik kanpo azelerazio-programetan parte hartu duten enpresen kasuak. Ondoren, Arabako edota kanpoko startupekin lan egiten duten hemengo azeleratzaileen kasuak.

3.arrazoia: Araba Ekinean 2018 ekimenaren aurtengo edizioa nola garatuko den jakin nahi duzu

Gasteiz Arabako hiriburua dela aprobetxatuz, Araba Ekinean 2018 ekimena aurkezteko baliagarria izango zaigu gure ekitaldia: Ekinbrekfastak, Ideien lehiaketa edo Ekinday ekimena, beste hainbat ekitaldi eta jardueren artean. Etortzerik ez baduzu, hor izango duzu beti webgunea.

4.arrazoia: Araban ekintzailetzarako dauden laguntza guztiak ezagutuko dituzu

Gasteizko Udaleko, Arabako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritza/SPRIko eta BIC Arabako jendeak erakunde horiek eskaintzen dituzten laguntza guztiak kontatuko dizkigute, baita Estatuan eta Europan dauden laguntzak ere. Hemen ere kontsulta ditzakezu, baina bertaratzen bazara lehen eskutik kontatuko dizkizute eta nahi duzuna galdetzeko aukera izango duzu.

5.arrazoia: pintxoak jango dituzu

Beno, networking egingo zenuke, hau da, momentu interesgarri batean jende interesgarria ezagutu, ezagunak agurtu eta sinergiak sortzen dituzunean sortzen den egoera hori. Eta, bai, hala da, pintxoak jan ere bai.