Berriak

Honako hauek dira Explorer Araba lehiaketaren zortzigarren edizioaren proiektu irabazleak
13/06/2019
5 arrazoi Bideo-jokoen Ekin Breakfastera joateko
09/07/2019

Arturo Martinez, Guiartu: “Turismo jasangarri eta arduratsua posible da”

Turismo jasangarriko enpresa bat da Guiartu, turismo-esperientzia bat eskaintzen duena naturagune batean jarduera jasangarriak eginez. Oinez eta bizikletaz egiteko moduko ibilbideak antolatu, diseinatu eta egitea. GasteizONek babestutako Merkataritza eta Turismoa Kategoriako Sariarekin lortu zuen errekonozimendua ideia horrek, “Zure ideiak balio du” Lehiaketaren XV. edizioaren barruan.

Proiektu horri buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diogu Arturo Martinezi, hots, ideiaren atzean dagoen buruari.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Arturo Martínez (AM): Eskualde-turismoaren barruan bideragarri izateko helburuarekin sortu da proiektu hau. Eta tokiko eta probintzia mugakideetako jendeari zuzendutako urte-sasoi jakin batetik haratagoko produktuak eskaini behar dira nahitaez horretarako.

AE: Nola sortu zen ideia hori?

AM: Gasteizko 2018ko Enplegu-sorgunean zenbait hilabete lanean eman ondoren sortu zen ideia. SECOT (enpresa-planarekin lagundu didaten senior boluntarioak) elkartearekin jarri nintzen harremanetan plataforma horri esker. Egia da duela zenbait urtez geroztik banuela hazia, baina Sorgunearen eta SECOTen bultzada funtsezkoa izan da hazi hori ernamuindu zedin.

AE: Zein puntutan zaudete orain?

AM: Duela 4 hilabete jarri zen abian Guiartu.

AE: Zein da zuen helburua urtebete barru?

AM: Neguari eustea. Egonkortzea. Gure irudia sendotzea eta aliantzak ezartzea gainerako turismo-agenteekin.

AE: Zer ekarri dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketan lortutako sariak ?

AM: Gure lurralde-inguruan Guiarturen irudia sustatzeko izan da baliagarria.

Mila esker Arturo Martinezi Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik.