Berriak

Vital Fundazioaren eta Ajebask-Araba erakundearen arteko hitzarmena ekintzailetza bultzatzeko
15/09/2017
Alokairuko lokalak ikus-entzunezkoen sektoreko enpresentzat
29/09/2017

Hona hemen UPV-EHUren Inizia enpresa-mintegia

Enpresa eta Unibertsitatearen arteko harremana oinarrizko kate-maila izan da beti berrikuntzarako, enpresa-sorkuntzarako eta ezagutza-sorkuntzarako. Testuinguru horretan jaio da Inizia Arabacampus, UPV/EHUren Arabako Campusaren eta BIC Arabaren arteko lankidetza-akordioa. Programa hori ekintzailetza sustatzeko eta oinarri teknologikoa duen negozio-ideia bat duten ekintzaileei aholku eman eta laguntzeko. Horrela sortu da Inizia enpresa-haztegia, Unibertsitate Campuseko bihotzean, Lascaray Ikergunean.

Haztegian, gainera, hainbat laguntza-zerbitzu eskaintzen dira enpresak garatu eta sendotu ahal izan daitezen. Ekintzaileek aholkularitza iraunkorra dute, topaketa, hitzaldi eta prestakuntza-ikastarotan parte har dezakete, baita ordezkaritza- eta lan-foroetan, kongresu, azoka eta abarretan ere, erkidego-, estatu- edo nazioarte-mailan.

Haztegian instalatuta dagoen enpresetako bat Baigene da, kirolariek euren genetika hobeto ezagutzeko eta entrenamenduak genetikara egokitzeko kitak garatzen dituen enpresa. Lau urteren ondoren, Baigene Haztegitik joan da, baina sustatzaileetako bat izan den David Celorriok adierazi du “guretzat Inizia enpresa-haztegia funtsezkoa izan zen gure hazkunde eta sendotzean. Hemen giro ezin hobea aurkitu dugu, beste enpresa bioteknologiko edo ikertzaile batzuekin egon gaitezkeelako, eta enpresa horiekin, ibilbide honetan asko lagundu diguten sinergiak sortu ditugu”.

Informazio gehiago lortzeko, esteka honi bisita egin diezaiokezue, eta bertan Inizia Arabacampusek eta bere enpresa-haztegiak eskaintzen duten guztia zehatz-mehatz ezagutu ahal izango duzue.