Berriak

Horrela da BIC Araban ekintzailetzan aritzea
17/05/2017
Barne-ekintzailetza: enpresaren barrutik ekinez
25/05/2017

ASLEk Ekintzaileen Foroa sortu du enpresa-proiektuak sendotzeko laguntza emateko

ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak Ekintzaileen Foroa sortu du ekintzaileei beren enpresa-proiektuak sendotzeko bidean laguntzeko. Ekintzaileen artean esperientziak partekatzea, ekintzaileak elkarrengana hurbiltzeko eta lotzeko bideak aztertzea, eta negozio-proiektu bat edo eratutako enpresa bat arrakasta-bermearekin kudeatzeko prestakuntza eskaintzea dira foroaren helburu nagusiak.

2017an sei prestakuntza-saio antolatuko dira foroaren esparruan, eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Berrikuntza, nazioartekotzea, teknologia berriak, kudeaketa eta gaur egungo beste hainbat gai jorratuko dira. Zehazkiago, honako saio hauek antolatuko dira:

  • On line marketina
  • Kudeaketa aurreratua
  • 5S Digitalak
  • Finantziazioa
  • Nazioartekotzea
  • Bazkide eta Administratzaileen erantzukizuna eta erantzukizuna delituen prebentzioan: Compliance

Enpresa-proiektu hasiberriak eta merkatuan dagoeneko finkatuta dauden enpresak ditu jomugan foroak. Sei saioen osagarri, aholkularitza-saio bat antolatuko da, eta ASLEko teknikari batek banan-banan erantzungo die ekintzaileek beren enpresa-proiektuei buruz egingo dizkioten galderei. Gainera, Foroan parte hartzen dutenek ASLEri deitzeko aukera izango dute programaren indarraldian (Foroak irauten duen bitartean), eta ASLEko arduradunek haien kontsultei erantzungo diete eta ekintzaileei aholku emango diete, enpresa-proiektuak abian jartzeko eta/edo sendotzeko laguntza emateko.

Topaketa horiek baliagarri izango dira, gainera, etorkizunean negozioa sortzeko gai izango diren enpresa-harremanen sare bat eratzen hasteko.

Foroan parte hartzeko, jar zaitez harremanetan Vega Leónekin, mvl@asle.es helbidera idatziz edo 945 214125 telefonora deituz. Izena emateko epea 2017ko maiatzaren 31n amaituko da.