Berriak

Revibat: “Exijituko zidan, motibatuko ninduen eta balioa emango zidan esperientzia bat nahi nuen”
02/09/2026
2026ko Arabako Emakumeen Talentuaren Sarien urteroko galan lau emakume arabar saritu ditu AMPEAk
02/10/2026

“Aukeren lurraldeak” Arabako herrien 4 proiektu ekintzaile saritu ditu

CaixaBankek eta Rural Citizenek bultzatutako deialdiak Hazten eta Jolasten bizitza bizitzen, BurgeLur, La Benta eta Milagros a Lurdes proiektuak saritu ditu

Joan den ostegunean, irailak 17, “Aukeren lurraldea” sariak ospatu ziren Armiñon Jauregian. Caixabank eta Rural Citizenek bultzatutako deialdi honen irabazleak Hazten eta Jolasten bizitza bizitzen (Dulantzi), BurgeLur (Burgelu), La Benta (Mendijur, Barrundia) eta Milagros a Lurdes (Zuhatzu Kuartango) dira. Proiektu bakoitzak 1.000 € eta aholkularitza eta prestakuntza jaso zituen bere negozioa aurrera eramateko.

Irabazleak aurkeztutako 13 hautagaitzen artean aukeratu ziren. Gainera, sarituak “El reto” saioan parte hartuko dute, eta 220 proiekturekin lehiatuko dira. Horietatik 20 aukeratuko dituzte finalerako. Herritarrek modu aktiboan parte hartu ahal izango dute, horien argitalpenak komentatuz eta partekatuz, estatuko lehiaketari begira ikusgarritasun handiagoa lortzeko.

Ekintzaileek beren proiektuak gehixeago kontatzeko aukera izan zuten sarien jardunaldian. Arabako herrietan proiektu berritzaileak bultzatzearen garrantzia nabarmendu zuten, eta, jakina, landa-ekintzailetzarako mota horretako deialdiek ematen dituzten ikusgarritasuna eta hazteko aukerak.