Berriak

Araba Ekinean ekimenaren ‘Zure ideiak balio du’ lehiaketak Ekintzaileen 44 proiektu jaso ditu eta 2022ko edizioko finalistak izateko lehiatuko dira
07/04/2022
Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena
19/04/2022

Aurkeztu zure hautagaitza Arabako Emakumeen Talentuaren Sarietara!

AMPEAk antolatzen ditu sariak, lidergo-postuetan dauden emakumeen profilak nabarmentzeko eta ezagutzera emateko helburuarekin. Aurkeztu zure hautagaitza irailaren 30a baino lehen!

Arabako Profesional eta Enpresari Emakumeen Elkarteak Arabako Emakumeen Talentuaren Sarien XXII. edizioaren deialdia egin du. 2000. urteaz geroztik ematen dira sari horiek, eta Araban beren ibilbide, ikuspegi estrategiko, berritzeko gaitasun eta lidergo eraldatzaileagatik erreferente diren emakume liderren talentua eta bikaintasun profesionala aitortu nahi dute.

Sarietarako izena emateko epea apirilean ireki zen, eta irailaren 30eko 14:00ak arte egongo da zabalik, honako kategoria hauetan:

  • Enpresari Saria
  • Zuzendari/Profesional Saria
  • Ekintzaile Saria
  • Emakumea eta Zientzia Saria

Hori guztia, lidergo-postuetan dauden emakumeen profilak nabarmendu eta ezagutzera emateko, eta haien ibilbide eta ekimen profesionala ikusarazi eta balioan jartzeko helburuarekin, horrela, etorkizuneko belaunaldientzako emakume-erreferenteak sortzearren.

Emakume Ekintzaile, Enpresari, Profesional eta Zuzendari guztiek izango dute hautagaitza aurkezteko aukera, baita, karrera profesionala zientziaren eremuan garatzen duten emakumeek ere, baldin eta, sarien helburuekin bat etorriz, Araban garatutako jarduera enpresarial edo profesionalagatik nabarmendu badira. Sariak 2022ko urriaren 27an emango dira, Europa Biltzar Jauregiko Green Capital Aretoan.

Emakume ekintzailea bazara, ez egin zalantzarik, eta aurkeztu zure hautagaitza irailaren 30a baino lehen!

Kontsultatu oinarriak.