Berriak

Magallanes Elcano saria jaso du Aiara Valley proiektuak
15/09/2022
Foarseren XVI. Biltzarra: jakin gauza gehiago gardentasunaren eta gobernantza onaren inguruan
05/10/2022

Aurkeztu zure hautagaitza Itun Berdea Sarietara!

Gasteizko enpresen ingurumen-jardunbide onenak jendaurrean aitortzea da sari hauen helburua.

Irailaren 30era arte, Gasteizko enpresek, ingurumen-jardunbide egokiak aitortzea helburu duen Itun Berdea Sariak izango duen VIII. deialdian parte hartzeko aukera izango dute. Jardunbide horien artean daude, nagusiki, garatzen duten jardueraren ingurumen-inpaktua murriztea edo ingurunearekiko harremana hobetzea.

Hautagaitza bakoitzean honako hauek balioetsiko dira: erakundean Garapen Jasangarrirako Helburuak eta produkzio arduratsuko helburuak betetzeari loturik ezarritako alderdiak, honako eremu hauetan:

  • Ekonomia zirkularraren praktika.
  • Karbono-aztarna hobetzeko egindako ekintzak.
  • Aztarna hidrikoa hobetzeko ekintzak.
  • Ingurumen-sentsibilizaziorako jardunak.
  • Naturan oinarritutako soluzioak.

Sariak

Hautagaitza bakoitza tamaina bereko enpresekin lehiatuko da, eta horregatik, 3 kategoria ezarri dira: mikroenpresak (1-9 pertsona), enpresa txikiak (10-49 pertsona) edo enpresa ertain eta handiak (50 pertsona edo gehiago).

2 sailek osatuko dute epaimahaia: Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak, eta, horrekin batera, Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailak. Horiez gain, ACLIMA elkarteak ere parte hartuko du epaimahaian.

Horien artean, kategoria bakoitzerako lehen sariaren irabazle bat adostuko dute, 2.500 euroko konpentsazio ekonomiko bat eramango duena, eta bigarren tokian geratuko den enpresa bat ere hautatuko dute, 500 euroko konpentsazioa izango duena.

Sari-banaketa datorren azaroaren 14an egingo da Europa Jauregian, María de Maeztu entzunaretoan.

Hautagaitzetarako betekizunak

Itun Berdea Sarietan parte hartu ahal izateko, enpresek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Itun Berdea Plataformari atxikita egotea.
  • Gasteizen kokatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
  • Administrazioaren zehapen-prozeduren eraginpean ez egotea. Horietako baten eraginpean egon bada, enpresa ezin izango da hautagai izan.

Izapidetzea presentzialki egin ahalko da Herritarren Arretarako Bulegoetan eta San Martineko Bulegoetan, edo bestela, online, Erregistro elektronikoaren bitartez.

Sarien oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan daude ikusgai.

Zorte on!


Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.