Berriak

Ekin Breakfast: gosaltzea ekintzailetzari buruz hitz egiten dugun bitartean
15/02/2018
Europak Vitoria-Gasteiz aukeratu du Startupen astea aurkezteko
28/02/2018

B2B topaketak: aukera bat zure enpresak aurrera egin dezan

Aurten bigarren urtez jarraian B2B topaketak egingo dira, EkinDay (Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia) egunaren esparruan. Topaketak zer diren eta nork parte hartzen duen azalduko dizugu jarraian, zure enpresa-proiektuaren garapenerako bazkideak, finantziazioa edo aholkularitza bilatzeko aukera egokia izan daitekeelako.

B2B topaketak bilerak dira, eta, bilera horien esparruan, proiektu bat jada abian duen edo negozio-ideia bat duen ekintzaile batek bilera bat hitzar dezake banku- edo finantziazio-erakunde batekin, proiektu-azeleratzaile batekin, aholkularitza ematen duten enpresekin, enpresa-elkarte batekin edo beste enpresa batekin. Funtsezko hiru data daude:

  • Martxoaren 26ra arte, izena eman dezakezu
  • Apirilaren 6an, parte-hartzaileen zerrenda argitaratzen da
  • Apirilaren 17ra arte, norekin bildu nahi duzun hauta dezakezu

Bilera horiek minutu batzuetako iraupena dute, eta adituekin hitz egiteko aprobetxa dezakezu, horrela zure proiektuaren alderdiren bat indartzeko, finantziazioa edo aholkularitza bilatzeko, eta abar.

Honako erakunde hauek bertaratuko direla berretsi dute:

  • Elkargi
  • Gaztenpresa Fundazioa Laboral Kutxa
  • Metxa (proiektuen azeleratzailea)
  • Emprendiza (proiektuen azeleratzailea)
  • Senda 15 (Coworkingeko gunea)
  • Aclima (Business Angels programa bat duen Euskadiko Ingurumen Industrien Klusterra)
  • Caixa Bank
  • Caja Rural